Las diez noticias clave de la jornada
Jone Arriaran eta German Aranburu txapel eta oroigarri banarekin.

Azpeitia

«Segurako Dantza Suelto Txapelketa irabaztea da gure helburua»

Dantza Sueltoko denboraldi ezin hobea darama bikote azpeitiarrak. Dagoeneko hamaika txapel jantzi dituzte eta urriaren 18an, Segurako txapelketan dute ipinita helburuaJone Arriaran eta German Aranburu Dantza sueltoko txapeldunak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 27 de septiembre 2025, 20:17

Luis Alberdi 'Beltza'ren dantza eskolako kideak dira German Aranburu eta Jone Arriaran dantzari azpeitiarrak. Urte batzuk daramatzate batera dantzan eta ongi ezagutzen dute elkar. Txapelketa ugaritan hartu dute parte. Iaz, esaterako, sei txapel lortu zituzten eta hirugarren postua eskuratu zuten Segurako dantza txapelketan. Elkarrekin duten «konfidantza» gorenera eraman dute aurtengoan eta borobila ari zaie egiten dantza txapelketen denboraldia. Izan ere, hamaika txapel eta beste hainbeste zapi eskuratu dituzte guztira. Bergaran, Aian, Errenterian, Zumarragan edo Zalduan. Gipuzkoakoak ez ezik Bizkaiko hainbat herri ere bisitatu dute aurtengo udako denboraldian. Helburua, ordea, txapelketa batean dute. «Segurako txapelketa irabazi nahiko genuke», diote biak ala biak.

Publicidad

Hasiera

Bai Jone eta baita German ere Luis Alberdi 'Beltza'rekin hasi ziren dantza ikasten. 10 urte zituzten bai batak eta bai besteak txapelketetan hasi zirenean. «Lagunak ibiltzen ziren eta gogoa nuenez, han hasi nintzen. Sei urterekin hasi nintzen dantza eskolan eta ondoren, Luixek pro- posatuta, txapelketei hamarrekin ekin nion», dio Jonek.

GERMAN ARANBURU«Txikitatik aritzen gara dantzan, lagunarteak ere lagundu digu horretarako. Taula gainean arerioak gara baina hortik kanpora, giro ezin hobea daukagu»

German, berriz, bi lehengusurekin batera hasi zen, leku berean, bost urterekin. «Txapelketetan ere hirurok hasi ginen, hamar urterekin», gogoratzen du Germanek.

Gogoan du Jonek lehen txapelketa, Bergarako frontoian, «Eki rekin (lehen bikoteaz, Eki Aizpuruz ari da) egin nuen dantzan, Gauza berria zen eta urduri nengoen oso» gogoratzen du.

Germanek Hondarribian izan zuen txapelketarekin lehen harremana eta gogoan du «desberdina» izan zela. «Hain gaztea izanda, oso urduri nengoen», dio.

Ondoren, Gipuzkoako nahiz Bizkaiko txapelketa ugari ezagutu dituzte. ««Txapelketena beste mundu bat da. Taldeko dantzak alde batera lagatzen dira, eta prestakuntza eta ordutegia guztiz desberdinak dira», dio Jonek.

«Akatsen bat egindakoan, gehiago nabarmentzen da txapelketetan taldeko dantzetan baino», gaineratu du Germanek.

Begi ugari izan ohi dituzte begira dantzatzen duten bitartean eta horrek ere presioa areago-tzen du. Hasieran «okerrago» eramaten zutela hori diote bi dan-tzariek, baina jada «ohitu» direla. «Guk publikorik ez balego bezala egiten dugu dantzan», dio Germanek.

Publicidad

IIaz eskuratu zuten lehen txapela, eta argi daukate: hori izan zen beraien ibilbideko unerik garrantzitsuenetako bat. Iazkoan, gainera, hirugarren postua eskuratu zuten Segurako txapelketan, eta lehen aldiz parte hartzen zutenen arteko lehen saria jaso zuten. Orain, berriz, gerturatzen ari da Segurako Dantza Suelto txapelketa (urriaren 18an izango da), eta hori dute helburu. Buru-belarri dabiltza prestaketetan.

Denboraldi ezin hobea

Bide horretan, denboraldi ezin hobea egiten ari dira. Uda hasieratik Segurako txapelketera bitartean iraungo du dantza-sasoiak eta gero bi hilabeteko atsedena izango dute dantzariek. Dozena inguru txapel irabazi dituzte eta beste hainbeste bigarren postu lortu dituzte.

Publicidad

Seguran arerio gogorrak izango dituzte eta horren jakitun dira. «Sopela eta Lezoko bikotea» aipatu dituzte. «Gero Bergarako bikoteak ere txapelketa batean edo bestean aurrea hartu izan digute eta horrek tentsio piska bat sortzen du», dio Jonek.

Zenbat eta sari gehiago lortu, presioa ere areagotzen doala diote bi dantzariek baina taula gainean bakarrik dute elkarrenganago 'pike' hori. «Hortik kanpo, denak batera egoten gara eta afariak-eta egiten ditugu», diote.

Publicidad

Entrenamendu-dinamika

Dantza saioak borobilak ateratzeko, asko entrenatu behar izaten dute elkarrekin. Aurrera begira, «egiten ditugun akatsak-eta zuzendu, teknikoki hobetzen jarraitu eta hanken posizioak-eta» lantzen dituzte. Fisikoki ere sasoi onean egon behar dute eta kirol desberdinekin txandakatzen dituzte dantza saioak ,«tenisean, korrikan...» aritzen dira, besteak beste.

Biak bat datoz. Duten indargunerik nabarmena «elkarren arteko konfidantza da». «Gehiago kezkatzen gaitu guk ondo egiteak besteek egingo dutenak baino. Elkarren artean hitz egiteko arazorik ez daukagu» esan du Germanek. «Kritikak ere ahalik eta ondoen hartzen ditugu eta konfidantza horrek ahalbidetzen du elkarri lasai hitz egiteko gaitasuna. Hala, puntu berean egonda, hobetzen jarraitzeko», dio Jonek.

Publicidad

Etorkizuna

Germanek azaldu duenez, dantzan jarraitzea erabakitzen duten mutilak ondo moldatzen dira. Baina bikote mistoak osatzea zaila da, eta horregatik mutilen presentzia oso baliotsua da».

Dantza sueltoaren etorkizuna, hala ere, «kritikoa» dela uste du Jonek. «Txapelketetan-eta bikote asko daude eta oraindik eutsiko dio baina gazte gutxi dator atzetik eta bukatzen ari dela ematen du», eta «maila ere gero eta baxuagoa dela esango nuke», gaineratu du Germanek. «Dantza taldeek ere ez daukate ahalmenik txapelketetako partaideak prestatzeko».

«Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB), zazpi herrialdeetako dantza taldeek osatzen dutena, hor dago, bultzada bat emateko», eta haiekin kontaktuan jartzea eskatzen dute «sare sozialen bidez-eta oso erraza da beraiekin kontak- tuan jartzea»,nabarmendu dute.

Noticia Patrocinada

Amaitzeko, dantzan «gustura» aritzen direla diote. «Txikitatik gaude horretan, lagunarteak ere lagundu digu jarraitzeko». Taula gainean arerioak gara baina hortik kanpora, giro ezin hobea daukagu», amaitu du Germanek.

Seguran helburua jarrita agurtu ditugu. Han egiten dutenaren berri emateko eta, txapelak eskuetan, berriro elkartzeko zain!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad