Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Prozesioa. Loiolatarrek San Inazio irudia parrokiatik atera zuten unea.

Ver 18 fotos

Prozesioa. Loiolatarrek San Inazio irudia parrokiatik atera zuten unea. E.A.

San Inaziori ohore Azpeitian

San Inazio Eguna. Patroiaren Eguneko ekitaldi nagusiarekin, prozesioarekin, hasi zuten eguna azpeitiarrek. Musika bandaren kontzertua eta bigantxak ere izan ziren, besteak beste

Osteguna, 31 uztaila 2025, 20:37

Comenta

Ohi bezala, San Inazio egun jendetsua ospatu zuten Azpeitian. Patroiaren Eguna izanda, goizean goiz hasi ziren musika bandaren eta Itzarraitz txistulari taldearen doinuak. Udal korporazioa zain zegoen hamarretarako udaletxeko arkupetan. Behin txistulariak plazara iritsita eta musika bandarekin batera, parrokiara bidea hartu zuten. Bertatik abiatu zen gero prozesioa Alde Zaharreko kaleetatik zehar. Herritar ugari gehitu zen loiolatarrek zeramaten santuaren alboan hauekin batera bidea egiteko. Behin kaleak bedeinkatuta, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatu zuen San Inazio Eguneko meza. Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideek, Ignacio Arakistain organo jotzailearekin batera, eta Javier Alberdiren gidari-tzapean, Altunaren Meza abestu zuten.

Eguneko elizkizuna amaituta, gaztetxoak zain zeuden Donejakue kalean bigantxekin jolasean aritzeko. Musika bandak berriz, urteroko emanaldia eskaini zuen Sanagustinen.

Arratsaldean, festetako lehen zezenketak izan ziren, besteak beste, eta zezen plazan zezenzaleak ziren bitartean, jende ugarik hartu zuen parte baita ere faxismoaren kontra herriko plazan antolatutako kontrentrazioan.

Herritar ugari gehitu zen prozesioan loiolatarrek zeramaten santuaren alboan hauekin batera bidea egiteko

Esku pilotak, su festak eta kon-tzertuek eman zieten amaiera egunari.

Gaur, San Inazio bigarrena

Festetako egitaraua aurrera doa eta gaur, abuztuak 1, San Inazio Bigarrena ospatuko da. Goizeko 10:00etan hasiko da festa giroa, Izarraitz txistulari taldearen, Udal Musika Bandaren eta Arrasateko gaiteroen eskutik egingo den goiz eresiarekin. Azpeitian izango dira Eusko Jaurlaritzako, Eusko Legebiltzarreko, Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariak; Urtero legez, 10:30ean, udal hautetsiek harrera egingo diete Loiolan, basilikaren aurrean. Imanol Pradales lehendakaria ez da aurten Loiolan izango, Boiseko Jaialdira joan delako.

Ordu berean, 'Mendietan zentral eolikorik ez!' lelopean elkarretaratzea egingo da, baita ere Loiolan. 11:00etan, Fernando Prado Donostiako gotzainak gidatutako meza izango da Loiolako basilikan, eta ordu berean hasiko da 14. Bakailao Txapelketa, plazan.

Eguerdian, 12:30ean, arratsalderako zezenen aukeraketa egingo da zezen plazan, eta 15:00etan bakailao jana izango da Azoka Plazan.

Arratsaldeko 17:00etan, apar festa izango da Balentina Agirre plazatxoan, eta 17:30ean, bigantxak izango dira Done Jakue kalean Lopene ganadutegiaren eskutik. Ordu berean, zezenketen kontrako elkarretaratzea egingo da zezen plaza aurrean. 18:00etan, kuadrillen arteko olinpiadak ospatuko dira Alde Zaharrean, eta 18:30ean zezenketa izango da: toreatzaileak Damian Castaño, Morenito de Aranda eta Jose Fernando Molina izango dira, Ana Romero ganadutegiaren zezenekin. Ordu berean, Los Pasai txaranga ibiliko da kalez kale.

Zesta-punta, aspaldikoz

Aspaldiko urteetan ez bezala, 19:00etan, zesta punta jaialdia jokatuko da gaur Izarraitz pilotalekuan: Elaia-Eneritz bikotea Helena-Fridaren aurka arituko da, eta ondoren Erkiaga-Lekerika vs Barandika-Lopez bikoteak lehiatuko dira. Arratsaldeko 20:00etan, Etxera jantokia irekiko da Azoka Plazan. Gaueko 22:00etan, Rodeo taldearen kontzertua izango da txosnagunean eta, era berean, Muxutruk taldearekin erromeria izango da Olazko Andre Mariaren plazan. 23:30ean Brigade Loco arituko da plazan. Gauerdia pasata, 01:00etan, Sedientos de Cumbia taldearen kontzertua izango da txosnagunean, eta 02:30ean Tatxers taldeak emango dio amaiera festari, toki berean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Inaziori ohore Azpeitian