Borrar
Karmelo Etxegarai Ikastolak, Uztaro Haurreskolak eta Urola Ikastolak izen bakarra hartuko dute. K.E.I

Azpeitia

Milatik gora lagun elkartuko dira bihar plazan Azpeitiko Hezkuntza Publikoa aldarrikatzeko

60 urte bete dira aurten Azpeitian ikastola sortu zenetik eta urteurrenaren harira festa erraldoia egingo da plazan, 19:00etan hasita

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 11 de junio 2025

Azpeitiko hezkuntza publikoak urte borobila ospatuko du ostiral honetan: 60 urte igaro dira herriko lehen ikastola sortu zenetik. Urteurren borobila ospatzeko, bihar, ekainaren 13an festa erraldoia egingo da plazan, eta antolatzaileek milatik gora lagun elkartzea aurreikusten dute.

Ekitaldi honek ez dio soilik iraganari keinu egingo; aitzitik, «gaur egungo indarra eta etorkizuneko erronkak» ere azpimarratuko dira. «Harrotasunez ospatzea besterik ez dagokigu», diote antolatzaileek, eta halaxe izango da: haur, familia, langile, ikasle eta herritar ugari batuko dira arratsalde osoko ospakizunetan.

Arratsaldeko lehen orduetan haur eta ikasleentzako tailerrak eta jolasak izango dira ikastolaren eraikin desberdinetan, ondoren kalejira koloretsua egingo da herrian zehar (18:30). Festa-giroa plazan borobilduko da, 19:00etatik aurrera egingo den ekitaldi nagusiarekin. Behin hau amaituta, afari merienda egingo dute (20:30) eta DJ emaldia ere izango da.

Elkarlanetik bateratzera

Ospakizuna, ordea, ez da hutsala. Azpeitiko hezkuntza publikoaren norabidea argi dago: elkarlanetik bateratzera. Haurreskola, HLHI eta BHI arteko koordinazioa azken urteetan areagotu da, eta 2025-2026 ikasturtetik aurrera izen bateratuaren pean jardungo dute hiru zentroek: Uztaro Haurreskola, Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola. «Hiru izen ezberdin, 3 logo ezberdin, bost eraikinetan banatutako jarduera, eta ondorioz nahasmen punttu bat herritar askorengan. Erreferentzialtasuna irabazi beharra zegoen hezkuntza publikoarentzat, eta planteamendu integral bat behar zen egoera hori zuzentzeko», esan dute.

Helburua da hezkuntza publiko sendo eta bateratu bat eraikitzea, 0-18 urte arteko ikasleen ibilbidea osotasunean jasoko duena.

60 urteko ibilbide oparoaren atarian, ikastolaren izen eta irudi berria herriratuko dira. Festak harreman sareak estutzeko, pertenentzia sentimendua indartzeko eta hezkuntza publikoaren erreferentzialtasuna agerian uzteko balioko du. Antolatzaileek dei argia egin dute: «Lotsarik gabe, egin dezagun hezkuntza publikoaren alde eta bertaratu gaitezen guztiok plazara!».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Milatik gora lagun elkartuko dira bihar plazan Azpeitiko Hezkuntza Publikoa aldarrikatzeko

Milatik gora lagun elkartuko dira bihar plazan Azpeitiko Hezkuntza Publikoa aldarrikatzeko