Azpeitia
Mantangorrik festaz eta jai giroaz beteko du Sanjuandegi asteburuanHainbat ekitaldi izan dituzte egunotan motorrak berotzeko baina ostiral honetan hasiko dira jaiak ofizilaki Mantangorriren jaitsierarekin, 19:00etan
Aurreko egunetan hainbat ekitaldi izan badituzte ere -umeen eguna, bertso afaria edo mus txapelketa, esaterako-, Sanjuandegi auzoa asteburu honetan murgilduko da festetan. Gaurtik, ostiraletik, igandera bitartean, denetariko ekitaldiak eta adin guztietako jendeari eskainiak izango dira auzoan. Mantangorrik kolorea eta jai giroa ekarriko du 19:00etatik aurrera. Ohi bezala, buruhandiekin eta erraldoiekin kalejira izango dute eta gazte afaria izango da ondoren. Areto dantzen urteroko emanaldiak ere ez du hutsik egingo eta kontzertuek itxiko dute lehen festa eguna.
Auzo Eguna izango da bihar, larunbatean. Goizean zehar, xake txapelketa edo judo erakustaldia izango dira. Udal Musika Bandak kontzertua ere eskainiko du eguerdian, auzo bazkaria baino lehen.
Arratsaldean, Trikifree jaialdiak eta musikak hartuko du auzoa. Parrilladarekin eta kontzertuekin luzatuko dute eguna.
Egitaraua
-
Ostirala, Gazte Eguna
-
15.00 Kafea eta auzolana.
-
18.45. Palestinarekin elkartasuna.
-
19.00. Ongi etorri Mantangorri.
-
Kalejira, buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
-
21.00 Gazte afaria.
-
23.00. Areto dantzen emanaldia/ Rodeo, Eraldatzen eta Laket taldeen kontzertuak, karpan/ JOS_U, P4UL, House One eta Meritron disko jartzaileen emanaldiak, txosnan.
-
Zapatua, Auzo Eguna
-
10.30. Xake txapelketa.
-
11.00. Judo erakustaldia.
-
13.00. Udal Musika Bandaren kontzertua..
-
13.30. Trikitipintxo poteoa.
-
15.00. Auzo bazkaria eta bingoa.
-
18.00. II. Trikifree emanaldia.
-
18.30. Txokolatada.
-
19.00. Erraldoiak eta buruhandiak/Kitaldelpare txaranga.
-
20.00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.
-
22.00. Latxama eta Tapia eta Leturia/ DJ Gaupasa, karpan, Javi Hidalgoren eta Kanpaxen eskutik.
-
Igandea, Resaka Eguna
-
06.00. UK03 txarangaren emanaldia
-
07.00. Bigantxak eta jolasak.
-
11.30. Dantzari txikien emanaldia.
-
13.00. Herri kirol erronka: auzoan jaiotakoak&kanpokoak.
-
16.00. Artisau azoka.
-
19.45. Zozketa.
-
20.00. Mantangorriri agurra.
Igandean, goizaldera arte liraungo du festak eta goizean goiz hasiko dira berriro ekitaldiak. Goizeko 6etarako txarangaren doinuek esnatuko dute auzoa eta bigantxekin jolasean aritzeko tartea izango dute zaletuek.
Ohiturari jarraituz, dantzari txikien emanaldia izango da eguerdiko hitzordurik garrantzitsuenetakoa.
Herri kirol zaleek izango dute baita ere non gozatua. Izanere, igande eguerdian auzoan jaiotako kirolariak kanpokoen kontra izango dira nor baino nor.
Sanjuandegiko jaietan herri kirolak protagonismoa izan du beti eta igande arratsaldetan ohikoa zen aizkora eta harrijasotzaile erakustaldia. Oraingoan ordea, eguerdian izango da eta erronka itxura izango du.
Auzotarrak kanpokoen kontra
Arratsaldeko 13:00etan hasiko da ekitaldia eta etxekoen, Sanjoandegikoen, eta kanpokoen artean izango da lehia. Alde batetik, Mikel Larrañaga, Olaia Esnaola eta Jon Unanue Goenatxo III.a izango dira auzotarrak; eta beste aldetik, Julen Alberdi Txikia IV.a, Udane Ostolaza eta Xabier Aranburu Guzta kanpotarrak.
Arratsaldean, estreinakoz, artisau azoka izango da. Hamasei artisauk postuak jarriko dituzte, 16:00etatik 19:15era bitartean, Jose Antonio Agirre plazan.
Mantangorrik 20:00etan alde egingo du auzotik. Bitartean, festara!
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.