Borrar

Azpeitia

LGTBIQ+ kolektiboak aholkularitza profesionala abiatu du eta jardunaldia iragarri du urriaren 4an

Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira, azken urtean egindako lanketaren berri eman dute eta «egiteko asko badago ere» aurrerapausoak nabarmendu dituzte

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 27 de junio 2025, 21:32

Ekainaren 28a LGTBI+ kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, prentsaurrekoa eskaini dute Udaleko Parekidetasun batzordeburu Miren Arrietak; Parekidetasun Saileko teknikari Malen Aldalurrek eta Eihera kooperatibako kide Kattalin Minerrek.

Iaz abian jarritako LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko diagnostikoaren eta aurrera eraman diren ekintzen berri emateaz gainera, abian ipinitako zerbitzu baten berri eman dute eta datorren urriaren 4rako antolatutako jardunaldi berezi bat ere iragarri dute.

Aholkularitza profesionala

LGTBIQ+ pertsonei eta haien ingurukoei zuzendutako aholkularitza zerbitzu profesionala jarri dute martxan Azpeitian. Zerbitzua doakoa da, eta Emakumeen Txokoan eskaintzen da, psikologo espezializatuen bidez eta ikuspegi feministatik. Hitzordua 688 751 000 telefono zenbakira deituta eskura daiteke. Zerbitzu horren bidez, indibidualki zein kolektiboki erreparazioa lantzea da helburua.

Azpeitiko Udalak iazko ekainetik ipini zuen abian LGTBIQ+ errealiatearen diagnostikoa eta ekintza plana. Hori gauzatzeko konpromisoa hartu zuen udalak eta «urte emankorra» izan dela adierazi du Miren Arrieta Parekidetasun Saileko batzordeburuak. Hala ere, oraindik ere «ikusgarritasunean, erreparazioan, memorian eta bestelakoetan, lan asko» dagoela egiteko badio ere, zerbitzuak eta proiektu berriak ipini dituzte martxan.

LGTBIQ+ fobia, memoria, espazio publikoa, ahalduntzea, sentsibilizazioa eta hezkuntza izan dira lehenetsi dituzten arloak. Beraz LGTBIQ+ fobian eman dute aurrerapausoa zerbitzu berria eratzerakoan.

Bestalde, espazio publikoa eta aisialdiari dagokionez, «ikusgarritasun txikia» izan du LGTBIQ+ kolektiboak eta pertsonek kalean, jaietan, kalean eta gau giroan eta oro har espazio publikoan. Karnabaletan Azpeitiko Asanbladak antolatutako 'Astindu armairuak' jaia aipatu zuen teknikariak «oso berezia» izan zen, herrian halako zerbait egiten zen lehen aldia zelako eta balorazio positiboa egin dute.

LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna handitzea du helburu, bestalde, Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi lotzen dituen lurpeko pasabidean egindako muralak. Udane Juaristi artistak margotu du eta Asanbladako kideek ere parte hartu zuten sormen prozesuan.

Ahalduntze eta sentsibilazioari dagokionez, ahalegin berezia egin da jaietan sentsibilizazioaren arloan eta 'Danok edo inorrez, dana da festie' kanpainarekin saiatu dira pertsonak elkartzeko eta saretzeko programazioa osatzen. «Asanblada sortu izana ere oso pozgarria da guretzat eta taldeak modu autonomoan funtzionatzen badu ere, aurrerantzen ere elkarlana egitea espero» dute udaleko arduradunek.

Hezkuntzaren arlotik berriz, Hezkidetza Foroa dago Azpeitian eta hainbat gai lantzen dira bertan. Besteak beste, LGTBIQ+ errealitateak izan dituzte hizpide eta horretarako Asanbladako kide batzuk beraien lekukotza eman izan dute irakasle eta hezitzaileekin partekatzeko.

Memoriari eta erreparazioari dagokionez, 'Oihu bat isiltasunean' liburuxka kaleratu zuten -jada hirugarren edizioa du- eta «arrakasta» izan du, adierazi du Azpeitiko LGTBI errealitateen diagnostikoa egin eta horren gainean liburuxka argitaratu duen lantaldeko kide Kattalin Minerrek. Berak eman du memorian sakontzeko prestatzen ari diren ekitaldiaren berri,

Jardunaldia, urriaren 4an

Udalak eta Eihera kooperatibak elkarlanean jardunaldi berezia antolatu dute urriaren 4rako 'Kontuan hartzeko kontatua' lelopean. Helburua da LGTBIQ+ memoriaren transmisioa eta beste esperientzia batzuen ezagutza sustatzea. Jardunaldian Euskal Herriko eta Estatuko hainbat adituren esperientziak bilduko dira, eta erakusketa formatuan memoria bisuala ere jasoko dute. Miriam Solá, Bartzelonako LGTBI Zentroko zuzendaria izango da parte-hartzaileen artean. Kalean egingo diren jarduerek osatuko dute eguna: Aner Peritz eta Maider Arregi bertsolariak ariko dira, eta festa batekin amaituko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco LGTBIQ+ kolektiboak aholkularitza profesionala abiatu du eta jardunaldia iragarri du urriaren 4an

LGTBIQ+ kolektiboak aholkularitza profesionala abiatu du eta jardunaldia iragarri du urriaren 4an