Azpeitia
Lehen Mailako Euskal Duatloiko finala hartuko du Azpeitiak igande honetanHamabi kirolari lehiatuko dira Zezen Plazan, 17:30etik aurrera eta 16:00etan zabalduko dira lehiatilak. Sarrerak 25 euro balio du
Igandean, ekainaren 8an, Lehen Mailako Euskal Duatloiko laugarren txapelketa jokatuko da Azpeitiko zezen plazan, 17:30etik aurrera. Hamabi kirolarik hartuko dute parte, eta lehia bizia eta maila handikoa espero da. Iaztik Lehen Mailan dauden sei kirolari izango dira bertan: Ugaitz Mugerza, Oier Kañamares, Arkaitz Jauregi, Ibai Soroa, Julen Kañamares eta Xabier Zaldua. Haiei gehituko zaizkie aurreko astean sailkapena lortu zuten beste sei: Julen Alberdi 'Txikia IV'.-a, Eneko Saralegi, Jokin Urretabizkaia, Joseba Otaegi, Xuban Kañamares eta Eloy Corchero.
Mugerza eta Saralegi, faborito
Txapelketa formatu berriarekin jokatuko da, Bigarren Mailan estreinatu zen molde berdinarekin, eta oso positibotzat jo da aldaketa hori, ikusgarritasun eta lehia maila handiagoa eskaintzen duelako. Aurreko urteetako txapelketetan Ugaitz Mugerzak bi garaipen eskuratu ditu eta Eneko Saralegik bat. Biak dira faboritoak baina formatu berriarekin irekiagoa da lehia, transizio bakoitzak – guztira 11 izango dira – kirolarien prestaketa eta indarra agerian utziko baititu.
Lehiaketa hiru txandatan jokatuko da. Txanda bakoitzean lau kirolari ariko dira, eta bakoitzak 45 ontzako enborra etzanda, 45ekoa zutik eta 500 metro korrika egin beharko ditu, guztira lau aldiz segidan lan horiek burutuz.
Ordutegia eta sarrera
Dagoeneko finkatuta dago ordutegia eta hasi da atzera kontaketa: 16:00etan lehiatilak zabalduko dira; 16:30ean zabalduko dira ateak eta kale eta egurren zozketa egingo da; 17:30ean hasiko dira txandak, kirolarien aurkezpenarekin batera. Lehen txanda 17:30ean, bigarrena 18:10ean eta hirugarrena 18:45ean jokatuko dira. Sari banaketa, berriz, 19:20an izango da.
Sarreren prezioa 25 eurokoa da.