Azpeitia
Lehen Mailako Euskal Duatloiaren finalerako sarrerak, eskuragarriIgandean, ekainaren 1era arte (hau barne), sarrerak 20 eurotan eros daitezke www.euskatloia.com webgunean eta bestela, 25 euro da prezioa
Ekainaren 8an jokatuko da Azpeitian Euskal Duatloiaren lehen mailako finala, 17:30ean hasita. Aurreko larunbatean jokatutako txapelketak lehia estuaren erakusgarri izan ziren, eta lehen mailako txapela nork eskuratuko duen aurreikustea zaila da. Ikuskizun maila altua izango da. Horregatik, antolatzaileek ikusleak saritu nahi dituzte: bihar, ekainaren 1era arte (hau barne), sarrerak 20 eurotan eros daitezke www.euskatloia.com webgunean. Ekainaren 2tik aurrera eta lehiatilan bertan, berriz, sarreraren prezioa 25 eurokoa izango da.
Julen Alberdi 'Txikia IV'.ak irabazi zuen bigarren mailako lehia. Azkoitiarraren atzetik, Eneko Saralegi, Jokin Urretabizkaia, Joseba Otaegi, Xuban Kañamares eta Eloy Corchero izan ziren azkarrenak. Ekainaren 8ko finalean lehen mailakoen aurka neurtuko dituzte indarrak: Ugaitz Mugerza iazko irabazlea, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Oier Kañamares, Julen Kañamares eta Xabier Zaldua.
Aurtengo edizioak berrikun-tza esanguratsuak ekarri ditu. Bi kategoriatan banatu dira kirolariak eta proba bera ere «azkarragoa, ikusgarriagoa eta kirolarientzat gogorragoa» izango dela aurreikusi dute antola-tzaileek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.