Azpeitia
Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia3HGasteiz ekimeneko seigarren etapa egingo du larunbat honetan29 kilometroko ibilbidea da eta tartean hiru handietako azkena igoko dute: Gorbea
E.A.
azpeitia.
Miércoles, 10 de septiembre 2025
Lagun Onak mendi bazkunak Azpeitia3HGasteiz ekimeneko seigarren etapa egingo du datorren larunbat honetan, irailaren 13an. Ibilaldian hirugarren handia izango dute erronka: Gorbea. Euskal Herriko gailur ezagunenetako bat zapaltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, naturagune ikusgarriak zeharkatuz.
Publicidad
Etapa honek 29 kilometroko luzera eta 1.300 metroko desnibel positiboa izango ditu, eta egun osoko ibilaldia izango da. Irteera goizeko zazpietan izango da, anbulatorio aurretik.
Parte hartzeko, bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 20 euro, betiere aurrez ordainketa eginez. Izena emateko azken eguna gaur, osteguna izango da. Ordainketak Rural Kutxako kontu honetan egin beharko dira: ES05 3008 0152 64 5416695822, eta parte-hartzailearen izen-abizenak adieraztea derrigorrezkoa izango da. Rural Kutxako Azpeitiko bulegoan ordainketa egiten dutenek ekimeneko kamiseta jasoko dute, eta bertako bezero direnek edo kontua irekitzen dutenek ibilaldiaren ordaina berreskuratuko dute. Izena emateko eta bestelako jakingarri guztiak Lagun Onaken webgunean aurki daitezke.
Behin larunbateko irteera amaituta, azken etapa geratuko zaie mendizaleei egitasmoa burutzeko. Urriaren 18an izango da, Murgia eta Gasteiz artekoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión