Azpeitia
Juan Antxieta musika eskolakoek kurtso amaierako jaialdia eskaini duteIkasturtea modurik onenean amaitu dute Juan Antxieta musika eskolako kideek: musikarekin eta kantuan. Kantu eta pieza ugari eskaini zituzten ikasleek eta irakasleek; abesbatzaren, Banda Gaztearen, tronpeten, perkusio instrumentuen, sokazkoen edo Izar Berriak taldekoen eskutik, Soreasun egindako jaialdian.
Zozketa
Asteazken arratsaldean egindako jaialdian, Juan Antxieta musika eskolaren zozketaren zenbaki sarituak ere atera zituzten. Madrilen bi heldurentzako eta bi haurrentzako asteburu pasa zozkatu zuten eta musikal bat ikusteko sarrerak. Zenbaki saritua 2633 da eta ordezkoa 1963. Saritutako txartela dutenek hamabost eguneko epea izango dute musika eskolara aurkezteko.
Bestalde, datorren ikasturtera begira, zabalik du jada matrikulazioa Musika Eskolak. Horretarako, antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatz daiteke edo 656 008 040 telefono zenbakira zuzendu. Musika eskolaren bulegoan ere eskura daiteke informazioa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.