Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lehiaketan parte hartu zuten sei artzainak eta euren txakurrak, sariekin. Alboan, Idurre Zabaleta udal ordezkaria dute. E.A.

Azpeitia

Javier Gastañaga nagusi Azpeitiko III. Artzain Txakur Txapelketan

Zapatuan Olazko belardian jokatutako lehian sei artzainek eta euren txakurrek hartu zuten parte

Astelehena, 28 uztaila 2025, 20:55

Comenta

Sei artzain eta sei txakur, denak Border collie arrazakoak, izan ziren protagonista pasa den zapatu arratsaldean Olazko belardian jokatutako III. Azpeitiko Artzain txakur lehiaketan.

Bikoteek lan zehatz eta koordinatua egin behar izan zuten artaldea modu egokian gidatzeko eta hau kontrolatzeko gaitasun aparta erakutsi zuten. Asier Dacosta (Aretxabaleta) eta Mikel Garate azpeitiarra izan ziren epaileak.

Javier Gastañaga eta haren Cool izeneko txakurra izan ziren irabazleak. Bikoteak 290 puntu lortu zituen, eta horri esker Azpeitiko txapela jantzi zuen.

Bigarren postuan Bittor Bengoetxea (Galdakao) eta Pupi txakurra sailkatu ziren (278 puntu), Hirugarren postua, berriz , Igor Elordi markina-xemeindarrarentzat izan zen, bere Lagun txakurrarekin (274 puntu).

Laugarren postuan Juanjo Garate (Izurtza) eta Tina sailkatu ziren, 274 punturekin. Xabier Gastañaga eta Fly (Antzuola) izan ziren bosgarrenak, puntuazio berdinarekin eta azkenik, Pello Segurola matxinbentarrak 177 puntu lortu zituen, Luk txakurrarekin.

Irabazleak Idurre Zabaleta udaleko ordezkariaren eskutik jan-tzi zuen txapela eta gainerako partaideek txakurrentzako pen-tsu zakua eskuratu zuten sari-tzat. Jende ugari gerturatu zen hirugarrenez Olazko zelaian jokaturako artzain txakur txapelketara. Azpeitiko Udalak eta Artxate elkarteak antolatu dute lehiaketa Santio eta San Inazio jaien egitarauaren barruan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Javier Gastañaga nagusi Azpeitiko III. Artzain Txakur Txapelketan

Javier Gastañaga nagusi Azpeitiko III. Artzain Txakur Txapelketan