Iraurgi Saskibaloiaren Garagardo Azoka martxan
David Rodriguez entrenatzaileak zabaldu zuen azoka ostiral iluntzean
Urtero bezala, arrakastatsua izan da Iraurgi Saskibaloiak antolatu ohi duen Garagardo Azoka. Afariek nahiz bazkariek -larunbatetan bazkariak ere emango dituzte- harrera ezin hobea izan dute herritarren artean. Hurrengo asteburuan -ostiralean eta larunbatean- zabalduko ditu berriro ateak. Orduan ere, musikaz, lagunarteaz eta jan-edanaz gozatzeko aukera izango da. 18:00etan zabalduko da ostiralean eta eguerditik aurrera, berriz, zapatuan. Berrehundik gora boluntario ariko dira bertan lanean.