Borrar
Bankako menditarren doinuek girotu zuten hitzordua, trago eta pintxoen artean. K. F.

Azpeitia

Inoiz ez dago txakolin trago eder bat egiteko giro eskasik

Dozenaka lagun gerturatu zen larunbat honetan Perez Arregi plazara VIII. Getariako Txakolinaren Egunaz gozatzera

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 7 de junio 2025, 19:43

Txakolina izan zen protagonista atzo Azpeitian, bertan ospatu baitzen VIII. Getariako Txakolin Eguna. Dozenaka herritar gerturatu zen Perez Arregi plazara eguerdi partean eta zortzi upategi desberdineko zukuez gainera, bertako gazta eta Eusko Labeldun oilasko pintxoez gozatzeko aukera izan zuten.

Eguraldi goibelak ez zuen giroa zapuztu eta argi laga zuten gerturatutakoek Aitaren, Ameztoi, Arregi, Blai, Erlete Goikoa, Flysch, Mokoroa edo Ulazia trago bat egiteko ez dagoela giro txarrik.

Jan-edanaz, eta lagunarteaz gozatzeko, Bankako Menditarrak taldearen doinuek alaitu zuten eguerdia eta tragotik tragora dantzarako gonbitea ere egin zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inoiz ez dago txakolin trago eder bat egiteko giro eskasik

Inoiz ez dago txakolin trago eder bat egiteko giro eskasik