Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Cesar Valverde pilota txapelketako finalistak, Ilunpeko, Cesar Valverde zenaren familiako eta udaleko ordezkariekin. FE.A.

Azpeitia

Hogei txapeldun izan ditu 40. Cesar Valverde pilota txapelketak

Santio Egunean jokatu zituzten Ilunpe pilota elkarteko gazteek sariketari zegozkion zazpi finalak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Larunbata, 26 uztaila 2025

Comenta

Egun handia izan zuten pasa den Santio Egunean Ilunpe pilota elkarteko kideek. Urteko hitzordu nagusienetako zuten bertako bai bertako pilotariek eta baita familiakoek eta ingurukoek ere. Izan ere, Cesar Valverde pilota txapelketako finalak jokatu ziren berroigarrenez. Goizean goiz urduritasuna nabaria zen parte hartu behar zuten hainbat pilotariren aurpegietan. 10:00etarako prest ziren bai pilotari gazteak eta baita antolatzaileak ere Izarraitz pilotalekuko ekitaldiari hasiera emateko. Hala, Cesar Valverde esku pilota txapelketarekin hasi zen Santio eguneko jai egitaraua.

Honakoak izan ziren jokatu zituzten zazpi finaletako emaitzak: aurre-benjamin mailan, banaka, Xanti Labakak jantzi zuen txapela Enaitz Peñagarikanori 16-12 irabazita; maila berean, binaka, Ekaitz eta Jakes Iriartek 16-10 hartu zituzten mendean Riyad Jauane eta Aiur Olaizola; benjaminetan, banaka, Mikel Gurrutxagak 16-7 irabazi zion Xabier Aizpururi; maila berean, binaka, Martin Egigurenek eta Iraitz Aranagak jantzi zuten txapela, Luka Aizarnak eta Dhilan Kabilanek osatutako bikoteari 16-14 irabazita; alebinetan, banaka, Maddi Gurrutxaga 16-6 gailendu da Urritz Aizpururen aurka; maila berean, binaka, Ekhi Zendoiak eta Xuban Arandiak 16-11 irabazi diete Jone Mendizabali eta Janitz Goenagari; eta azkenik, haurren mailako banakako finala Adei Lizarraldek irabazi du, Aiurdi Peñagarikanori 16-6 irabazita.

Txalo zaparrada artean jantzi zituzten txapelak eta kopak hartu zituzten Ilunpeko ordezkarien eskutik txapeldunek eta azpitxapeldunek, beste behin, Santio Egunari jarraipena eman baino lehen.

Ilunpe pilota elkarteko kideek bestale, Altuna III.ak sinatutako kamiseta eta otarrea zozkatu zituen. 8.318 eta 5598 izan ziren zenbaki sarituak eta saridunak pilotalekuan bertan jaso zituzten zegozkien sariak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hogei txapeldun izan ditu 40. Cesar Valverde pilota txapelketak

Hogei txapeldun izan ditu 40. Cesar Valverde pilota txapelketak