Azpeitia
Festaz gozatuta eta ekitaldi ugari burututa, agur esan diote Mantangorriri SanjuandeginIgandean izan zuten festetako azken eguna auzoan eta besteak beste, dantzari txikiak, herri kirolak edo artisau azoka izan zituzten
Festa giroan igaro dute asteburua Sanjuandegi auzoan eta izan da bertan non gozatua, izan ere, askotariko ekitaldiak eta adin guztietako pertsonei zuzendutakoak izan dira bertan. Ostiralean Mantangorri auzora iritsi zenetik, musika eta giro alaia nagusitu dira. Igandean, esaterako, dantzari txikiak eta herri kirolak izan zituzten. Luix Alberdi 'Beltza' auzotarraren akademiakoek euren familiakoen eta lagunen aurrean ikuskizuna eman zuten.
Eguerdian baita ere, herri kirol erronka izan zuten: auzoan jaiotakoek kanpokoen kontra. Auzotarrak ordezkatzen, Mikel Larrañaga, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Olaia Esnaola aritu ziren, eta kanpokoen taldean, Julen Alberdi 'Txikia IV'.a, Xabier Aranburu 'Guzta' eta Udane Ostolaza. Kanpokoek irabazi zuten erronka.
Amaitzeko, estreinakoz artisau azoka egin zuten eta jende ugari gerturatu zen. Mantangorrik berriro alde egin du Sanjuandegitik hurrengo urtera arte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.