Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Santiago Eguna sagardo lehiaketa antolatzen aritzen diren eragileak eta udal arduradunak. E.A.

Azpeitia

Festa giroan murgilduko da bihartik Azpeitia Santio Egunarekin

51. Sagardo eta 25. gazta lehiaketak, ganadu erakusketa, kalejirak eta pilotaz beteko da herria; Aldiz, igandean, erraldoiek hartuko dute Azpeitia

Asteazkena, 23 uztaila 2025, 20:51

Comenta

Jai giroa dario jada.Azpeitiari . San Inazio jaiak datorren asteazkenean, hilaren 30ean, hasiko badira ere, egun horretan botako baitute txupinazoa, bihar egun handia izango da herrian: Santiago Eguna. Eta hortik aurrera, abuztuaren 2ra arte, ia egunero izango dira ekitaldiak herrian.

Bihar, ostirala, jarriko da beraz martxan jaietako gurpila. Santiago Eguna pilotarekin hasiko da, 40. Cesar Valverde Sariarekin. Goizeko 10:00etatik aurrera, Ilunpeko pilotari gazteek zazpi final jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan.

Urtero bezala, Urolako Napar Zuzterrak taldeko kideek euskaldunen erroak gogoratuko dituzte, Nafarroako banderari ohore eginez, «nor garen gogoratzeko». Kalejira bat egingo dute Perez Arregitik abiatuta, 10:30ean.

51 urte sagardo artean

Eguneko ekitaldi nagusia 12:00etan hasiko da. Azpeitiko sagardo lehiaketak 51. edizioa beteko du.23 sagardotegik hartuko dute parte, plazako arkupe bakoitzeko bat. Ohi bezala, 3.000 botila inguru sagardo irekiko dira. Kopa edo basoa banatuko dituzte. 5 euro balioko du txartel bakoitzak eta nahikoa sagardo edateko aukera izango da. Urtero legez, epamahaiko kideek dastatuko dituzte sagardoak eta eguneko irabazlea erabakiko dute. Antola-tzaileek aurreratu dutenez, bi emakume izango dira epaimahai lanetan baina «boluntarioak hartzen ditugu. Ateak zabalik ditugu, urte askoan aritu garenei erreleboa eman nahi dieten ororen-tzat», azaldu du antolatzaile lanetan aritzen den Xebastian Lizasok.

Aldi berean, eskualdeko ganadu erakusketa eta 25. Gazta Lehiaketa ere izango dira.

Jendeak txekor errea eta atun pintxoak dastatzeko aukera izango du. Azpeitiko Parrokiako Misio Taldea arduratuko da txekorraren salmentaz, eta aurten ere bildutako dirua garapen bidean dauden herrialdetara bideratuko da. Batetik, Kongoko Kisantu hirian haurreskola bat eraikitzera eta martxan jartzera, nekazarien seme-alabentzat. Proiektu hau Jesuiten Alboan Fundazioaren eskutik gauzatuko da.

Bestetik, Tanzaniako Kilimanjaro inguruko Moshi herrian energia berriztagarrien proiektu bat abian jartzea da asmoa, biogasa erabiliz, herriko hainbat azpiegitura elikatzeko, hala nola ikastetxea, liburutegia eta bestelako gune komunitarioak. Proiektu hau Misiones Salesianas komunitateak bultzatzen du, eta azpeitiar mixiolari Mikel Garmendiak egingo ditu bitartekari lanak.

Arratsaldean, Errekortarien jaialdiaren edizio berri bat izango da zezen-plazan, zale guztien-tzat, 18:00etan hasita.

Umeen Eguna, igandean

Lehen jai egun hau igaro ostean, txupinazoa bitartean ere izango da ekitaldirik. Hala, igandean, Umeen Eguna ospatuko da. Erraldoi eta buruhandi konpartsek hartuko dute herria. Aurtengoan gainera, nobedade gisa, Kataluniatik etorritako Colla Cegantera de Navas taldeak hartuko du parte eta Errezilgo erraldoiek irtengo dute aurrenekoz. Egun berean, 18:30ean, zezenen desenkajonamendua egingo da. Zezen horiek izango dira uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta 2an egingo den Zezenketetako protagonistak.

Barraka Eguna, hilaren 29an

Bestalde, gaur, uztailaren 24an irekiko dituzte barrakak, Betharrametako atarian. Bidaia bakoi-tza 2,5 euro kostatuko da. Barraka eguna, berriz, uztailaren 29an izango da, eta egun horretan bidaia bakoitzak 1,5 euroko prezioa izango du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Festa giroan murgilduko da bihartik Azpeitia Santio Egunarekin

Festa giroan murgilduko da bihartik Azpeitia Santio Egunarekin