Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Nagore Alkorta alkatea eta Javi Buces Aranzadiko kidea, Loiolan. UDALA

Azpeitia

Eusko Gudarosteari buruzko informaziorik esanguratsuena, liburuxka batean

Irailaren 19a egun esanguratsua da Azpeitian. Francoren aldeko tropak sartu zirenekoa, alegia. Dataren inguruan, hainbat ekimen antolatu dira

Eli Aizpuru

Azpeitia

Larunbata, 20 iraila 2025, 21:30

Comenta

Azpeitian egun seinalatua da irailaren 19a. Izan ere, 89 urte bete dira Francoren aldeko tropak herrira sartu zirenetik. Tropak iritsi aurretik, 1936ko egun hartan, arratsaldeko 15:00etan, ehunka herritarrek ihes egin zuten Urolako trenean. Pasarte latz hura oroitzeko, aurten ere udaletxeko kanpaiak bost minutuz jo dute ordu horretan.

Azpeitiko Udalak 'memoriaren egun' izendatua du irailaren 19a, eta urtero hainbat ekitaldi antolatzen ditu data horren bueltan. Aurten, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Eusko Gudarostea 1936 izeneko liburuxka argitaratu du. Lau hizkuntzatan prestatu dute: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Liburuxkan jasota daude Eusko Gudarostearen sorrera, haren protagonistak, fronteen bilakaera eta leku esanguratsuenak.

Liburuxka berria Eusko Gudarostearen memoria gordetzen duen Loiolako gune museografikoarekin osagarri dator. 2023ko apiriletik dago ireki gune hori, eta egunero bisitari ugari erakartzen ditu. Orain, Loiolako nahiz Basazabal jauregiko turismo bulegoetan eskuratu ahal izango da liburuxka.

1936ko abuztuan, Loiolan bildu ziren lehen aldiz euskal miliziak, Cándido Saseta buru zutela, kolpisten aurkako erresistentzia antolatzeko. Orduko espiritua eta borroka gogora ekartzen ditu liburuxkak, belaunaldi berriei ere iraganeko gertakizunak gerturatzeko asmoz.

Azpeitiko Udalak eta Aranzadik bi urterako hitzarmena sinatu dute, eta liburuxka hau da akordio horren lehen fruituetako bat.

Hurrengo hitzorduak

Irailaren 25ean, oroimen historikoari lotutako ekitaldi bereziak izango dira Azpeitian. 17:30ean, Angel Otaegi oroitzeko ekitaldi instituzionala egingo da, eta ondoren 'Askatasun haizea. Txiki eta Otaegi, Frankismoaren azken fusilatuak' liburua aurkeztuko du Javi Buces historialariak, Maialen Arteagaren eta Ane Eslava editorearen laguntzaz.

Jarraian, 18:30ean, mahai-inguru bat izango da Udalak eta Aranzadik antolatuta. Bertan parte hartuko dute Txiki eta Otaegiren senideek —Mikel Paredes eta Metxe Urtuzagak—, baita abokatu Miguel Castells-ek ere. Bucesek berak gidatuko du saioa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eusko Gudarosteari buruzko informaziorik esanguratsuena, liburuxka batean

Eusko Gudarosteari buruzko informaziorik esanguratsuena, liburuxka batean