Azpeitia
Energia bulegora joan diren herritarrak hilean 15,5 euro aurreztu ahal izan dituzte fakturanEnergia Bulegoaren arreta doakoa, inpartziala eta herritar guztiei irekia da. Hitzordua aurrez hartzea gomendatzen da
E. A.
Azpeitia.
Ostirala, 5 abendua 2025, 20:23
Negua iristear den honetan eta etxeetako energia kon-tsumoa handitzea aurreikusten den garaiotan, Azpeitiko Udalak herritarrei gogorarazi die garrantzitsua dela «kontsumo ohiturak modu eraginkorragoan egoki- tzea eta kontratu energetikoen baldintzak arretaz berrikustea».
Udaleko Energia Bulegoak bildutako datuek argitu dutenez, zerbitzura gerturatu diren pertsonek hilean batez beste 15,5 euro aurrezteko aukera izan dute, beren faktura elektrikoak eta kon-tsumo ohiturak aztertu ondoren emandako gomendioak praktikan jarri eta gero.
Emaitzek erakusten dute ohiko kontsumo-jardueretan egindako aldaketa txikiek, baita tarifa energetikoaren egokitzapen egoki batek ere, eragin zuzena dutela etxeetako ekonomiaren egoeran, batez ere neguko eskaera termikoa handitzen denean.
Udaleko Ingurumen batzordeburu Joanes Amenabarrek azaldu duenez, «gure helburua da herritarrei energia kontsumo eraginkor eta bidezko baterantz laguntzea, informazio argia eta objektiboa eskainiz, erabaki arduratsuak har ditzaten».
Energia Bulegoko teknikariak ez dira faktura elektrikoak azter-tzeaz soilik arduratzen: etxebizi-tzen kontsumo energetikoari buruzko orientazio pertsonalizatua ere eskaintzen dute. Zerbitzua bereziki lagungarria izango da datozen aste eta hilabeteetan, etxe askotan berogailuen erabilera handituko baita.
Energia Bulegoaren arreta doakoa, inpartziala eta herritar guztiei irekia da. Hitzordua aurrez hartzea gomendatzen da Donejakue kaleko bulegoan, Frontoi Txiki alboan. Horretarako, telefono zenbakia 943 119 806 da. Helbide elektonikora ere zuzendu daitezke herriatrrak: energia@azpeitia.eus.
Bulegoa zabali izan ohi da astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, goizeko 10:00etatik 14:30era; eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era.