Borrar
350dik gora haur eta gztetxok hartu zuen parte topaketetan. ARGAZKIAK MIKEL AMENABAR 'OTOLA'

Azpeitia

Ehunka haurrek hartu dute parte ISB-k antolatutako saskibaloi topaketetan

Urola ikastolako eta kiroldegiko kantxetan banatuta, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat taldek saskibaloiaz gozatu dute

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 10 de junio 2025, 20:31

Saskibaloiak denbora luzerako harrobia du. Agerian geratu da Azpeitian ospatu diren saskibaloi topaketetan. Gipuzkaoko eta Bizkaiako hainbat lekutatik etorritako 350dik gora haur eta gaztetxok hartu du parte Iraurgi Saskibaloiak antolatutako topaketetan. Urola ikastolan eta Kiroldegiko kantxetan banatuta, saskibaloiaz gozatzeko aukera izan dute.

Kategoria ezberdinetan banatuta jokatu zuten zapatuan, egun guztian eta igandean finalerdiak eta finalak izan ziren. Aitor Zubizarreta GBC-ko jokalari azpeitiarra eta Mikel Olaizola, Biele ISB taldeko jokalaria arduratu ziren sari banaketaz eta gaztetxoak erreferente dituzten jokalariekin egon ahal izan ziren.

Emaitzei dagokionez, 2016an jaiotako mutiletan Ordizia taldea izan zen nagusi, eta urte horretan bertan jaiotako nesketan, berriz, Zarautz.

2015ean jaiotako mutiletan eta nesketan, berriz, Easok irabazi zituen lehiak. 2015ean jaiotako nesketan, Durangoko Tabirakok lortu zuen txapela, eta mutiletan, berriz, Easo taldeak.

Iraurgi Saskibaloiko hainbat taldek ere hartu zuen parte eta podioko postuetan amaitu zuten. Hala, 2014an jaiotako mutiletan, 2015ean jaiotako mutiletan, 2016an jaiotako nesketan eta 2016an jaiotako mutiletan sailkatu zen Azkoitiko nahiz Azpeitiko taldea bigarren postuan izan.

Aldiz, 2014an eta 2025ean jaiotako nesken taldeak eta 2026an jaiotakoen mutilenak, hirugarren postua eskuratu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ehunka haurrek hartu dute parte ISB-k antolatutako saskibaloi topaketetan

Ehunka haurrek hartu dute parte ISB-k antolatutako saskibaloi topaketetan