'Almazenean' kokatutako umorea, igandean Azpeitian
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista dituen obra Soreasun izango da 19:00etan
Soilik bi aktore, bi pertsonaia, bi langile dituen, baina barre mordoa erahingo dituen 'Almazenean' (Txalo produkzioak) antzezlana Azpeitian izango da igandean, arratsaldeko 19:00etan Soreasu Antzokian. Azken sarrerak eskura daude 13 euroko prezioan.
Publicidad
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak oholtzaratuko dute David Desolak idatzitako testua, lehenak azpimarratu bezala obraren gakoetako bat, izan ere ordu eta erdian zehar «intriga eta suspensea mantentzea, zer gertatuko den ezkutatzea eta kuriositatea piztea» lortzen du.
Noticia relacionada
«Indarrak dosifikatu eta obrari amaiera arte eustea da zailena»
Antzezlanean zehar bi langileak soilik daude agertokian, erretreta hartzekotan den arduraduna –Galartza– eta bere lanpostuan ordezkatuko duena –Gurrutxaga–, astebeteko lanaldia simulatuz. Eszenografia aldetik ere proposamena apala da, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts bat, «aulki eta mahai banarekin, hiru karpeta eta fitxatzeko makinarekin. Eta kitto», laburtzen du tolosarrak. «Parafernalia» falta hori aktorearentzat erronka dela azaltzen du, obrak 'irauten' duen bost egun horien baitan «aktoreak indarrak nola dosifikatu» jakin behar duelako eta intrigari, suspenseari eta dramaturgiari «bukaeraraino eutsi» behar zaiolako.
Kalitatezko testuak, gainera, «hausnarketarako, zer pentsatzeko» ematen duela, baina aldi berean umorea ere baduela azaltzen du Galartzak eta horrek asko bete dituela Gurrutxaga zein bera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión