Azkoitia
Txalo Produkzioak konpainiak 'Amak' antzezlana aurkeztuko du larunbateanEmanaldia 19:00etan izango da Baztartxon. Sarrerak aurrez eskuragarri daude www.entradium atarian
Txalo Produkzioak konpainiak 'Amak' antzezlana aurkeztuko du larunbatean, urriaren 11n, Baztartxo antzokian . Emanaldia 19:00etan izango da eta sarrerak aurrez eskuragarri daude www.entradium.com atarian.
Publicidad
'Amak' antzezlanak amatasuna jorratzen du umore klabean. Erditzea, edoskitzaroa, eskolaratzea, kontziliazioa, etxeko lanen banaketa, edota presio soziala, eta guzti hori, ikuspegi ezberdinetatik. Izan ere, elkar ezagutzen ez duten lau emakume atera ezinik geratzen dira ikastola bateko itxaron gelan. Egoera desesperagarri horrek terapia moduko batera eramango ditu lau protagonistak eta amatasunaren alde onak eta txarrak mamitzen joango dira.
«Lehen aldiz umea izan behar duena, lanagatik umearekin egoteari uko egin behar izan diona, haurtxoarekin egoteko lana utzi duena, edota amatasuna baztertu duena. Emakume bakoitzak bere istorioa du eta banan banan aletzen joango dira ikuslegoaren aurrean», aurreratzen dute..
Elena Diaz da obraren egilea eta Begoña Bilbao, zuzendaria. Aktore taldea, berriz, Intza Alkain, Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles eta Oihana Maritorena aktoreek osatzen dute.
Udazkeneko kultur eskaintzak beste bi antzezlan ere aurreikusten ditu datozen asteetarako. Hala, urriaren 18an, 'Semaforoa' lanaren txanda izango da. Logela Multimediak eskainia, 4 urtetik gorako haurrei dago zuzendua eta antzerkia, bideoanimazioa eta musika uztartzen dute.
Hurrengo hitzordua, berriz, Antton Telleria eta bere 'Ninini' monologoarekin izango da. Tolosarra azaroaren 21ean izango da Baztartxon.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión