Azkoitia

'Semaforoa' haur antzerkia aurkeztuko dute bihar Logela Multimedia konpainiak

Argiz, animazioaz, bideo, musikaz eta ustekabez betetako antzezlana eskainiko da Baztartxo aretoan 17:00etan

S. U.

Azkoitia.

Jueves, 16 de octubre 2025, 20:23

Bihar, urriaren 18an, Logela Multimediak 'Semaforoa' antzezlana aurkeztuko du 17:00etan, Baztartxo Antzokian. Argiz, musikaz, bideo animazioz eta ustekabez betetako obra da, non semaforoko izakitxoek bizitza propioa duten. Jolasaren eta parte-hartzearen bidez, haurrek, mundu dibertigarri eta magiko bat deskubrituko dute eta beraien irudimena martxan jarri.

Publicidad

«Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposa-tzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposa-tzen diotena egin», aurreratzen du Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde protagonista dituen lanaren sinopsiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad