Azkoitia
Musikak jendez bete zuen KontzejupeGarikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak kontzertua eskaini zuen larunbatean Kontzejupean, eta bidelagun izan zituen Musika Banda eta Txalkor Txistulari Taldea.
Publicidad
Mendizabalek, Musika Bandarekin batera, bost obra eskaini zituen. Luis Urteagak txistu bandarako idatzitako 'Euskal Kanta Bilduma' izeneko rapsodia; Eduardo Morenoren 'Txistu eta Bandarako Rapsodia'; Xabier Zabalaren 'Irribarrea' balada; Eduardo Gorosarrik idatzitako 'Idiarena' (bariazioekin) eta Eduardo Morenoren 'Variaciones de un tiempo pasado'.
Amaitzeko, Txalkor Txistulari Taldeak Txomin Mujikak Angel Mari Arenasi eskainitako Biribilketa jo zuen, 'Angel Mari Arenas' izeneko piezaren estreinaldia izan zen, eta Arenas bera ikusleen artean zegoela jo zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión