Azkoitia
Musikak hartuko ditu herriko bazterrak San Andres bezperatik hasitaEgunean zehar Joselontxos txaranga edo hainbat Dj ariko dira musika jartzen herriko txoko eta taberna desberdinetan
E. A.
azkoitia.
Jueves, 27 de noviembre 2025, 20:44
Festek eta ospakizunek ondo pasatzeko gogoa dakarte, eta horretarako ezinbestekoa da musika. Hori dela eta, herria era guztietako doinuz beteko da bihartik aurrera, San Andres bezperatik hasita.
Publicidad
Bihar, larunbata, festa giroan murgilduko da Azkoitia. Goizeko 10etan dultzaineroak izango dira kalean. Txalkor txistulari taldeak antolatu du kalejira, eta Debako, Garesko, Hernaniko, Tolosako eta Azkoitiko dultzaineroak elkartuko dira.
Arratsaldean, berriz, txarangak eta DJak izango dira protagonista herriko hainbat txokotan. 18:00etan hasi eta 22:00ak bitartean, Holz Und Blech taldeak antolatuta, DJ emanaldiak izango dira Berdura Plazan. Garai eta Manizzio ariko dira musika jartzen.
Ordu berean, Zurt tabernako terrazan ere festa giroa izango da, DJ Kanpax bertan ariko baita. 18:30ean, berriz, Joselontxos txarangak hartuko du protagonismoa herriko kaleetan.
Donostiako txaranga da Joselontxos, eta 17 urteko esperientzia dute hainbat herritako kaleak girotzen. Hamaika musikarik osatzen dute taldea, eta estilo guztietako zuzeneko musika eskaintzen dute. «Errepertorio zabala dugu, urteek aurrera egin ahala berritzen eta handitzen jarraitzen duguna. Denetatik jotzen dugu: abesti tradizionalak –rantxerak, euskaldantzak eta herrikoiak– zein egungo abestiak. Rock onena, pop musika eta musika latinoa ere baditugu... Finean, askotariko errepertorioa dugu, edozein egoera girotzeko ezin hobea», azaldu dute.
Txarangaren ostean, DJ gehiago izango dira. Esaterako, 22:30ean Fury DJ izango da Koxka tabernan, eta 23:55etik aurrera Larre eta Suupe DJak ariko dira Galipan tabernan.
Hurrengo egunean, San Andres jaia ospatzeko ere, musika izango da protagonista herriko txoko guztietan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión