Azkoitia
Lau t'erdiko txapelketako partidua ostiralean, Ezkurdia eta LarrazabalekinEguiguren V.ena eta Senarrek jokatuko dute B serieko final laurdena, eta txapeletatik at, Artola-Iztueta eta Elordi-Rezusta bikoteak ere aurrez aurre arituko dira
Lau t'erdiko Eusko Label Txapelketaren final laurdenetako kanporaketa jokatuko dute ostiral honetan, urriaren 10an, Ezkurdiak eta Larrazabalek Gurea pilotalekuan. Hiru partida jokatuko dira bertan 21:15etik aurrera, eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude aurrez www. entradasfronton.com atarian, baita leihatilan ere partida egunean.
Publicidad
Joseba Ezkurdiak eta Iker Larrazabalek jokatuko dute A Serieko final laurdenetako ligaxkako partida. Txapelketako beteranoena (34 urte) eta gazteena (23) aurrez aurre. Buruz burukoan ere elkarren aurka aritu ziren Gurean eta orduan Iker nagusitu zen 21-22ko emaitzarekin.
Ezkurdiak final-zortzirenetan Zallako pilotalekuan Elordi 22-17 garaituta lortu du final-laurdenetako ligaxkarako txartela. Hala, hamaikagarrenez izango da fase honetan arbizuarra. Iker Larrazabal, berriz, 22-15 gailendu zitzaion Iraitz Zubizarretari Eibarko Astelehena pilotalekuan eta lehenengo aldiz izango da amurrioarra ligaxkan.
B serieko partidan, Julen Egiguren, Egiguren V., eta Beñat Senar izango dira lehian ostiralean Gurea pilotalekuan.
Eskuz binakako partida
Horrez gain, txapelketatik kanpo, eskuz binakako partida ere jokatuko da. Artola-Iztueta eta Elordi-Rezusta bikoteak elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión