Azkoitia
Kanpai hotsek hartu dute San Martin auzoaEl Diario Vasco
azkoitia.
Martes, 11 de noviembre 2025, 20:29
San Martin eguna ospatu zen atzo. Usadioari jarraituz, herritar mordoa igo zen ermitara kanpaia jotzera. Bertan izan zen Ana Azkoitia alkatea ere. Kanpaia jotzearen ohiturak jatorria XVI. mendean du. 1555ean, ekaitza sartu eta sekulako kalteak eragin zituen baserrietan eta nola ez, uztan. Juan Saiz de Aramburu alkate zela, neurriak hartzea erabaki zuten. Garaiko erlijio pentsakera tarteko, uste zuten egindako pekatuengatik Jainkoak zigortu egin nahi izan zituela. Konjuru edo erritu gisa, laino beltzak ikusitakoan kanpaia jotzen zuten. Gaur egun, kanpaia jotzeak antzinako erritu haiek gogoratzera eramaten ditu herritarrak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión