Las diez noticias clave de la jornada
Ikasleen desfilea plazan. UDALA

Azkoitia

Kalejirak, dantzaldia eta mozorro lehiaketa Inauterietako egun handian

Ikastetxeetako ikasleek eman zieten irekiera ostiralean festei; desfileen ostean, dantzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten

Sara Utrera

Azkoitia

Viernes, 28 de febrero 2025

Ikastetxeetako ikasleek eman zieten irekiera ostiralean inauteriei. Parrokiaren aurrealdean elkartu ziren. Plazaberri zeharkatu zuten Balda plazaraino, eta handik Ibaiondo kaletik barrena joan ziren, Parrokiara iristeko. Behin desfilea amaituta, Udalak prestatutako meriendaz gozatzeko aukera izan zuten, eta ondoren Oihan Vegaren emanaldiaz gozatzeko eta dantzatzeko aukera izan zuten plazan.

Publicidad

Inauterietako egun potoloa larunbatean izango da. Goizean, Txalkor Txistulari Taldearen, Musika Bandaren eta Bizkargi Musika Eskolako ikasleen kalejirak izango dira nagusi. Eguerdian eta bazkalostean, UK03 txarangak hartuko die erreleboa, eta 18:30etik aurrera, dantzaldia izango da plazan, Joselu Anaiekin. Mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute 21:00etan, eta Joselu Anaiek jarraituko dute ondoren.

Berdintasun arloaren eskutik, Indarkeria Matxistarik Gabeko Gunea ipiniko dute 20:30etik 23:30era, eta 23:00etatik 02:00etara, alkoholaren eta beste drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak saihesteko eta murrizteko zerbitzua eskainiko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad