Borrar
Hike eizan! bertso saioko irudietako bat. UDALA

Azkoitia

Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa

Bigarren postuan Juan Ramon Alberdi azkoitiarra sailkatu da eta Azkoitia saria, berriz, Naia Arrizabalagak eskuratu du

Eli Aizpuru

Azkoitia

Miércoles, 4 de junio 2025, 20:28

Azkoitiko Udalak IV. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketako sariak jakinarazi ditu. Helduen mailan, Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du lehen saria 'Elkar ezagutuz' lanari esker, eta horrekin batera txapela jasoko du. Bigarren postuan Juan Ramon Alberdi azkoitiarra sailkatu da 'Justizia' lanarekin. Azkoitia saria, berriz, Naia Arrizabalagak eskuratu du 'Begi bustiei' izeneko bertso sortagatik.

Epaimahaiak aho batez erabaki du lan irabazlea. Adierazi dutenez, «egilea bi kasutan errimatze aldera, zukara pasatu bada ere, bertsoak neurriz zuzenak direlako, errimak ere ondo daudelako eta bertso politak direlako», azaldu dute. Alberdiren kasuan, «nokaren erabilera zuzena eta hiztegi aberatsa» ere azpimarratu dituzte. Arrizabalagaren lanari dagokionez, errimen eta neurrien «egokitasuna, hitanoaren eta nokaren erabilera zuzenak» nabarmendu dituzte.

Gazteen eta haurren sariak

Epaimahaia Erniarraitz bertsozale elkarte eta Hike Eizan! taldeko kideek osatu dute. Guztira 22 bertso sorta aurkeztu dira

Gazteen mailan, Oier Juaristik jaso du lehen saria. Azkoitiarrak 'Gure euskara zaharra' lanarekin jasoko du lehen saria. Epaimahaiak bereziki goraipatu ditu «doinua, errimak eta hitanoaren erabilera». Maila horretan lan bakarra aurkeztu dutenez, antolatzaileek adierazi dutenez, ez da bigarren saririk banatuko.

Umeen mailan, berriz, Errezilgo Mikel Zabalak jaso du lehen saria, 'Errezilen galduta' izeneko bertso sortagatik. Epaimahaiko kideek «doinua, hitanoaren erabilera eta bertsoen egokitasuna» nabarmendu dituzte.

Azkoitia saria haur kategorian Nora Arrizabalagarentzat izango da, 'Zaindu naunelako' lanagatik. Neurria eta errimak «oso ondo» landuta daudela baloratu du epaimahaiak..

Aurtengo edizioan guztira 22 bertso sorta aurkeztu dira. Epaimahaia Hike Eizan! taldeko eta Erniarraitz bertsozale elkarteko kideek osatu dute.

Sari banaketa eta bertso saioa

Sari banaketa ekitaldia hilaren 26an, ostegunez, egingo da, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 19:00etan. Sariak banatu ondoren, bertso saioa ere izango da Eneritz Artetxe, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Jesus Mari Irazuren eskutik. Gai jartzaile lanetan Haritz Alberdi ariko da. Saioa doakoa izango da eta herritar guztiei irekita egongo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa

Iñigo Legorburu hernaniarrak irabazi du Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketa