Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jendez gainezka, Gureako harmailak. A.O.

Azkoitia

Ibilbide berria hasi du Gurea pilotalekuak

Jende ugari gerturatu zen astearte arratsaldean egindako inaugurazio ekitaldira. Aurrerantzean taberna ere martxan izango da

Asteazkena, 30 uztaila 2025, 20:56

Comenta

Gurea pilotalekuaren kudeaketa eskuz aldatu da eta hainbat urtean itxita izan den taberna ere martxan jarri da bertan. Jende ugari gerturatu zen astearte arratsaldean egindako inaugurazio ekitaldira. Jon Odriozola herritarra arduratuko da frontoiaren eta tabernaren martxaz. Festa giroan hasi nahi izan zuten aro berria. Azkoitiarren eta azpeitiarren arteko bertso-pilota saioa jokatu zuten estreinako. Herriko bikote Azkoitiak eta Egañak Azpeitiko Labaka eta Egigurenen aurka jokatu zuten. Botilero lanetan aritu ziren bertsolariak. Batetik, Eneritz Artetxe eta Jokin Sudupe 'Pio', bestetik. Luntxa ere izan zuten gero, Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.

Ordutegia

Aurrerantzean egunero izango da zabalik Gurea pilotalekua. Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara zein 16:30etik 22:00etara zabalduko dute, eta ostiraletan, ordutegi horretan baina 23:00ak arte izango dira pilotalekuko ateak zabalik; larunbatetan, berriz, egun osoan izango da irekita, 09:00etatik aurrera; eta igandeetan zein jaiegunetan goizez zabalduko dute, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibilbide berria hasi du Gurea pilotalekuak

Ibilbide berria hasi du Gurea pilotalekuak