Azkoitia
Erabaki dira 53. Txikito de Azkoitia pilota txapelketaren finalakBestalde, Julen Etxaniz Oteiza pilota elkarteko pilotari azkoitiarrak Euskal Herriko Kluben Arteko Banakako Txapelketa irabazi du
Egun handia izan zen zapatua herriko hainbat gaztetxorentzat eta Oteiza pilota elkarteko kideentzat. Izan ere, 53. Txikito de Azkoitia pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Gurea pilotalekuan. Eskuz binakako sei final jokatuko zituzte lau mailatan banatuta: aurre-benjaminak, benjaminak, kimuak eta haurrak.
78 pilotarik hartu dute parte aurtengo txapelketan eta horietatik 24k lortu dute finalerako txartela. Beraz, 24 txapeldunek eman diete amaiera aurtengo Txikito pilota txapelketari.
Honakoak izan dira emaitzaK: Aurre-benjamin mailan, Oihan Zabala eta Ian Aragoi 16-6 Jakes Zinkunegi eta Urki Arana; Benjaminak B mailan, Hurritz Borda eta Ekain Segurola 13-16 Julen Uriarte eta Nahia Astigarraga; Benjaminak A kategorian, Mattin Azkargorta eta Eki Elorza 16-9 Aiur Romero eta Haize Aramendi; Kimuak B kategorian, Aner Caballero eta Martin Arakistain 6-16 Alejandro Laguna eta Eiden Galarraga; Kimuak A mailan, Lur Juaristi eta Jon Azpiazu 16-12 Oihan Campos eta Oihan Mendizabal; eta azkenik, haurrak edo infantil mailan, Adur Huerta eta Denis Santos 18-7 Erik San Sebastian eta Ekain Juaristi.
Etxaniz, txapeldun
Bestalde, Julen Etxaniz Oteiza pilota elkarteko pilotari azkoitiarrak Euskal Herriko Kluben Arteko Banakako Txapelketa irabazi zuen Amurrion, ostiralean jokatutako finalean. Etxanizek alde nabarmenarekin menderatu zuen Lea Ibarra A taldeko aurkaria. 22 eta 2 amaitu zuen partida Bengoetxearen aurka.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.