Azkoitia
Bizenta Mogel ipuin lehiaketako lanak aurkezteko epea zabalik daHemezortzi urtetik gorakoek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte lanak eta horretarako azken eguna urriaren 31 izango da
Azkoitia
Martes, 16 de septiembre 2025, 20:26
Azkoitiko Udalak 44. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa abian jarri du eta dagoeneko kaleratu ditu aurtengo edizioa arautuko duten oinarriak. Urtero legez, lehiaketa honek euskaraz idatzi zuen lehen emakume idazlea izan zen Bizenta Mogelen memoria bizirik mantentzea du helburu, haren ekarpena gogoratuz eta aldi berean literatura, euskara eta berdintasuna sustatuz. Aurten ere, parte hartzaileek euren sormen-literaturaz goza-tzeko aukera izango dute, eta ipuinen bidez euskara eta idazketa landu eta zabalduko dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da, beraz, idazleek hil horretako azken egunera arte izango dute euren lanak prestatu eta bidaltzeko aukera.
Publicidad
Aurkeztutako ipuinak Yolanda Larrañaga, Iñigo Antsorregi eta Juan Luis Zabala epaimahaikideek baloratuko dituzte. Hirurak literatura arloan esperientzia handikoak dira, eta eurei egokituko zaie aurkeztutako lanen irakurketa eta azterketa egitea, eta azkenik, irabazleen izenak erabaki-tzeko ardura hartzea. Epaimahaiaren azken erabakia 2026ko urtarrilaren 17an emango da ezagutzera, eta egun horretan jakinaraziko dira sarituak nortzuk izango diren.
Lehiaketaren oinarriak argi eta zehatz daude jasota. Batetik, parte hartzeko adin-muga ezarri da: hemezortzi urtetik gorakoek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Bestetik, ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute, eta luzerari dagokionez, gutxienez lau orrialdekoak eta gehienez hamar orrialdekoak izan beharko dira. Lanak orriaren alde bakarrean idatzita aurkeztu behar dira, eta tarte bikoitza erabili beharko da irakurketa eta ebaluazioa errazteko. Halaber, ipuinak originalak izan behar dira, hau da, inon argitaratu gabeak eta aurretik saritu gabeak.
Aurkezpena eta sariak
Aurkezteko moduak ere badu bere araudia: ipuinak gaitzizen batekin izenpetu beharko dira, eta horrekin batera, gaitzizen bera daraman kartazal itxi batean egilearen datu pertsonalak zehaztu beharko dira. Bidalketak honako helbidera egin beharko dira: Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g, 20720 Azkoitia.
Sariei dagokienez, aurten ere hiru sari banatuko dira. Lehenengo saria jasotzen duenak 700 euro eta oroigarria eskuratuko ditu. Bigarren saridunak 500 euro eta oroigarria irabaziko ditu, eta hirugarren saridunak, berriz, 400 euro eta oroigarria. Horrenbestez, Udalak sarien bidez parte hartzaileek egiten duten ahalegina eta euskarazko literaturari egiten dioten ekarpena aitortu eta saritu nahi ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión