Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

Basoak eta behe-lainoaren misterioak, Arrutiren begiradatik

Egoitz Arruti Uriak 'Basografia' izeneko erakusketa zabalduko du Portaleburu aretoan, eta hitzaldia ere eskainiko du Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta

Eli Aizpuru

Azkoitia

Sábado, 27 de septiembre 2025, 20:18

Anaitasuna mendi bazkunak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen hilabeteetarako eta horietako bat 'Basografia' erakusketa da. Egoitz Arruti argazkilariak ondutako proiektua da 'Basografia' eta urriaren 3tik 5era ikusi ahal izango da, Portaleburu udal erakusketa aretoan. Aurretik, urriaren 2an, ostegunez, hitzaldia emango du Arrutik, Portaleburun bertan, 18:30ean.

Publicidad

Gaur egun indar handia du irudiak. Klik horretan, kontenplazioan jasandako garapena eta hasieratik honaino egindako hainbat kliken emaitzak erakutsiko ditu. Horrez gain, basoak ematen dion bakeaz eta lasaitasunaz ariko da Arruti hitzaldian.

  • Portaleburun

  • Urriak 2. Hitzaldia, 18 30ean.

  • Urriak 3.18 00etatik 20:00etara.

  • Urriak 4. 12 00etatik- 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.

  • Urriak 5. 12 00etatik 14:00etara.

Azurki proiektua

16 urte zituenean oparitu zioten Arrutiri lehen kamera «nahiko txukuna». Harrez geroztik, mendira-eta joaten zenean, beti kamera izan ohi zuen esku artean. «Lagun batekin joaten nintzen mendira. Hark argazkigintzan ikasketak ere bazituen eta teknika desberdinak erakutsi zizkidan. Berak zirikatuta hasi nintzen honetan».

Bere baitan «hausnarketa» bultzatzeko espazio bat sortzeko helburuarekin,' Azurki' proiektua jarri zuen abian. Proiektuak bi alderdi biltzen ditu, batetik, «naturarekin nuen harremana, batik bat basoekin, eta, bestetik, argazkilaritzak espresio artistiko gisara sortzen zidan interesa», dio. «Bizi nintzen lekutik, Azkoititik, ikusi egiten nuen basoa, eta bertan behe lainoa noiz sartzen zen ere bai. Kotxea hartu eta joaten nintzen», azaldu du proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Lau urte eraman dizkio horrek. Izarraitzeko basoa «bizi garen zurrunbilotik ihes egiteko pausaleku» bilakatu zaio eta bertan bildutakoa erakutsiko du orain.

Basoa «beste modu batera»

35 argazkirekin osatu du erakusketa. «Basoak eta behe lainoak ematen dion misterio kutsua» azalduko ditu. Tartean, animaliei argazkiak ateratzeko joera ere badu eta hauek ere azalduko ditu baina «horretatik urrun nago», esan du, izan ere, gustukoa du animaliei argazkiak ateratzea, baina «oso zaila» egiten omenzaio.

Publicidad

Animaliek izan dute hala ere zerikusia proiektuak sorrarazi dion hausnarketa horretan. «Zenbat begik ikusten gaituzte basoan gabiltzala?», pentsatzen zuen Arrutik. « Sarri ohartzen gara animaliak begira ditugula, ikusten ditugulako; aldiz, beste askotan, ez dakigun arren, gure ibilian zehar milaka begik ikusten gaituzte». Horrek, basoak begiratzeko zuen perspektiba aldarazten zion. Horra hor urteetan landu duen jokoa.

Beraz, erakusketan animalia baten argazkia ere gehitu du. Gero, beste irudi gehiago ere izango dira ikusgai. «Mahai bat ipiniko dut eretratu ugarirekin. Argazkilarioi paperean inprimatuta edukitzea gustatzen zaizkigu argazkiak eta hortik aukeratzea. Ordenadoreek egun duten garrantzia kendu gabe, hori irudikatu nahi dut erakusketan, eta aukeraketa horretan, irudi gehiago izango dira ikusgai hormetakoez gainera».

Publicidad

Estreinako erakusketa

'Azurki' proiektuarekin osatu duen bilduma estrainekoz erakutsiko du areto batean. Arrutik egindako lehen argazki erakusketa izango da, ez hala hitzaldia. Aurretik ere eman izan ditu bere afizioari buruzko hitzaldiak. «Erakusketak asko landu beharra daukat. Nahiko gordinik harrapatu nau, baina ideia asko ditut; piskanaka joango naiz hobetzen», dio.

Hitzaldietan, berriz, «eroso» sentitzen dela aitortu du. Proiektua «oso barrutik» bizi baitu eta «sentimendutik» hitz egiten du.

Garapen prozesua

Arrutiren esanetan, lehenaren eta orainaren arteko lerro bat markatu zuen 2017 . urteak. Argazkigintza ikastaro bat egin zuen urte horretan: «Arau denak errespetatzen zituen argazkiak ateratzen nituen baina hauek puskatu ahal izatea eta hala ere gauza ederrak egiteak, motibatu egin ninduen orduan. Hortik tira nuen».

Publicidad

Proiektua, beraz, garapen horretan lagungarria izan da. «Argazki klasikoagak egitetik, bukaera aldera, gehiago dira artistikoagoak, abstraktuago edo inpresionista kutsuarekin. Kamerarekin teknika menperatzen joan naizen heinean saiatu naiz kameraren mugak gainditzen eta argazki esperimentalera jo dut, zerbait ezberdina lortzeko joera hartu dut», esan du.

Aurrera begira, zerbait desberdina deskubritzea du helburu. «Paisaia denak ez dago tripodearekin eta argi atera beharrik, efektu politak edo iluntasuna bera, ederrak izan daitezke».

Gabonetan Noruegara bidaiatuko du. Nola ez, argazki kamera izango du lagun. Agian, beste erakusketa bat osatzeko aitzakia izan daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad