Pozik. Nerea Lasa eta Begoña Garate; Marina Aranes eta Arantza Agirrezabalaga; eta Aingerua Aizpurua eta Jon Ander de la Hoz.

Saritu dituzte Getariako XV. Literatur Lehiaketako irabazleak

Ostiral arratsaldean udaletxeko pleno aretoan banatu ziren maila ezberdinetan garaile atera diren lanen sariak

JUAN MARI ZUBIAURRE

Domingo, 24 de abril 2016, 01:27

Getariako XV. Literatur Lehiaketak 105 lan aztertu behar izan ditu maila ezberdinetan idazlan onenak zeintzuk ziren erabakitzeko. Ez da lan erraza izaten eta epaimahaia osatu duten kideak zer egin handia izan dute berriro ere.

Publicidad

Edurne Arrue, Iturzaeta Herri Eskolako ordezkari gisa; Jon Ander De La Hoz, Artzape Euskara Elkartearen ordezkari gisa; Begoña Alberdi, Katukale Irakurle Taldeko kidea; Josune Uzin, literaturazalea eta aurreko lehiaketetako partehartzailea eta Amets Etxabe, Getariako udaleko euskara batzordeburuak osatu dute epaimahaia eta Erun Ortiz, Getariako Udaleko kultur teknikaria, izan da idazkari lanetan aritu dena.

Sarituak

Udal pleno aretoan jendetza bildu zen aurtengo irabazleak ezagutu eta sari banaketa zuzenean ikusteko. Gaztetxoenen mailetan ipuinak izan ziren aurkeztu zirenak orokorrean, LH1 mailan Jon Lasa Arruti izan da irabazlea eta bere ipuinaren izenburua 'Banbu haundienera igo zen panda'. LH2 mailari dagokionez ipuin onena epaimahaiaren ustetan Marina Aranez Arrutirena izan da, 'Julen eta Iratiren abenturak' lanarekin. LH3ko mailan 'Herensugea, gizona eta bi lapurrak' izenburua zeraman ipuina saritu zuten, Aner Gonzalez Sistiagak idatzitakoa. LH4ko mailan, berriz, Miren Ezenarro Hormazak idatzitako 'Hizkuntza' izenburua daraman ipuina izan da garaile. Jakina da lehiaketa honetan oler-ki/bertsoak ere aurkeztu daitezkeela eta hori egin zuen LH5 mailan Ioritz Olaskoaga Lertxundik, 'Badoa denbora' lanarekin. Ipuinetan maila honen barne epaimahaiak Amets Aizpurua Mancisidorren lana hautatu zuten, 'Anton sagua' izenburua daramana. LH6ko mailan ipuinen arloan Nerea Lasa Arruti izan da irabazlea, 'Liburua' izenburua duen idazlanarekin.

12 eta 14 urte bitartekoen mailan, olerki/bertso atalean, Aingerua Aizpurua Mancisidorren 'Getariako txakolinak' lana izan da garailea. 14 eta 16 urte bitartekoen mailan, berriro olerki/bertsoen atalean bakarrik banatu da saria, Onditz Goikoetxea Uzin gazteak egindako lanarekin hautatu dute irabazle, 'Pentsamendu magalean' izenburua zeraman bertsoekin. Helduetan, olerki/bertsoa Saioa Martinez de la Hidalgarentzat, 'Bizi(tza)' lanarekin eta Maitane Subijana, 'Esperantza helduleku' ipuinarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad