Gaurko egunarekin amaituko dira aurtengo Samiel jaiek
Eguerdiko 12:00etan XXXI. Sagardo lehiaketa eta txorizo dastaketa, herritarren arteko bolo lehiaketarekin lagunduta
DV
Martes, 29 de septiembre 2015, 00:19
Aurtengo Samielei agur esateko ordua ere iritsi da gaurko ekitaldiekin emango zaielarik bost eguneko jai hauei amaiera; atzo umeen eguna izan zen, eta gainontzeko egunetan bezala, jende asko hurbildu da Aizarnazabala, eguraldi ona lagungarri izan delarik egun eta ekitaldi guztietan zehar. Gaur Samiel egunez, goizean herriko txistulariak arituko dira eta meza izango da goizeko 11:00etan. Eguerdiko 12:00etan XXXI. Sagardo lehiaketa eta txorizo dastaketa, herritarren arteko bolo lehiaketarekin lagunduta; arratsaldeko 18:00etan VII. Joxe Larrarte memorialeko finalak eta 20:00etan Obaneuke taldearen berbena. Gaueko 22:30etan izango da amaiera traka.