Urnieta

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Muniskuegañara irteera antolatu du

El Diario Vasco

urnietA.

Miércoles, 17 de septiembre 2025, 19:57

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, irailaren 20an, larunbatez, goiz-pasa polita egingo du Muniskuegañeko multzo megalitikoa ikustera, Zilegimendietan barrena. Abiapuntua Besabi paraje ezaguna da eta hitzordua goizeko 10:00ak. Irteera eguerdiko 13:30etan amaituko da puntu berean. Gidaria Luis Mari Zaldua Etxabe izango da, leku eta gai horiek inork ez bezala ezagutzen dituen aditua. Euskaraz izango da, jarduerak 6 euroko prezioa du eta izena ematea ezinbestekoa da, 14 urtetik gorakoentzat da soilik. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: 943 49 42 48/688 89 50 68; arditurri@gipuzkoanatura.eus o www.gipuzkoanatura.eus.

Publicidad

Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik, gertu-gertu, esku-eskura. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak...

Multzo megalitikoa

Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: Zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak... Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian. Gainera, azken urteetan Hernani eta Urnietako udalek egindako ahaleginari esker, oso zaindua dago multzo guztia. Alde horretatik, atentzioa ematen du, zorionerako eman ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad