Urnieta
Egape Dantza Taldearen ikasturte amaierako ikuskizunakEl Diario Vasco
urnietA.
Jueves, 12 de junio 2025, 20:57
Egape Dantza Taldeak ikasturte amaierako ikuskizunak eskainiko ditu igandean, ekainaren 15ean. Sarobe arte eszenikoen gunean izango da ikuskizuna.
Helduen ikuskizunean taldeko 14 dantzarik, hirugarren aldiz parte hartuko dute Sarobeko emanaldian bost koreografiekin.
Dantzari gazteek berriz, 'Hitzak dantzan' ikuskizuna eskainiko dute. Ikuskizunak dantza, bertsoa eta sormena uztartzen ditu. Egape Dantza Taldeko 49 dantzari gaztek ikasturtean zehar egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute ikuskizun berritzaile baten bidez. Emanaldi berezi honek dantzaren bidez hitzak harilkatuko ditu, 16 koreografia originalen bitartez bertsoz bertso uztaia osatu arte.
Helduen ikuskizuna 18:30ean hasiko da eta gazteena 19:30ean.
Sanmiel jaiak
2025eko Sanmiel jaietako kartela erabakitzeko lehiaketa apirilean ireki zen eta Udalak gogorarazten du lanak ekainaren 27ra arte aurkeztu ahal direla.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 obra aurkez ditzake, euskarri zurrun baten gainean, DIN A3 tamainan, eta baita formatu digitalean ere, gutxienez 300 ppp*ko erresoluzioan eta CMYK koloreetan. Kartelak 'Urnieta, 2025ko Sanmielak' goiburua eraman beharko du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.