Estitxu Alkorta, Agustin Valdivia eta Arkaitz Illarramendi Euskal Jaien aurkezpen ekitaldian. MARÍA

Lasarte-Oria

Nortasuna, tradizioa eta festa uztartuko dira larunbat honetan Lasarte-Oriako Euskal Jaian

Ekimen ugari antolatu dituzte egun guztian zehar, goizeko dianatik hasi eta gaueko Gozategi taldearen emanaldira arte

María Cortés

Lasarte-Oria

Viernes, 17 de octubre 2025, 20:50

Jai giroz betetako eguna izango da gaurko, Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Euskal Jaian. Publiko zabalari zuzendutako ekimen ezberdinak egongo dira egun guztian zehar. Goizeko 10:00eta, hamaika doinu herriko txistularien taldeko kideen eskutik. Geroago, Okendo plazan, Pontxo Morales eta Tomax Arruti txalapartariekin hasierako ekitaldia burutuko da. 11:00etatik 14:00etara, Dinagu kolektiboaren azoka irekiko da, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizleekin. 11:00etan ere, kantu jira Xumela koruarekin herrian barrena. Bestalde, Miretxuko trinketean, 11:00etatik 12:30era, 'Tantoz tanto, bertsoz bertso' ekimena ospatuko da. Bertan, erraketarekin, Aritz Solano-Unai Arruti eta Iker Artetxe.Iban Vázquez arituko dira eta eskuz binaka, Jon Pello Artetxe-Julen Urruzola eta Ibon Taberna-Julen Chiapuso. Bertsotan, Unai Gaztelumendi eta Eli Pagola.

Publicidad

Programazioarekin jarraituz, 12:30etik 14:00etara, herri kirolen txanda izango da kale Nagusian: proba mistoa eta Okerra harriarekin erakustaldia. Eta 14:00etatik 14:30era, herriko euskara eragileei aitortza egingo zaie Okendo plazan. Aurkezpenean azaldu zuten bezala, «Euskal Jaiak ez du, ordea, ospakizun festa soil bat izatera mugatu nahi; euskal nortasuna, kultura eta hizkuntza sustatzeko helburua ere badu. Guztion ardura da euskara sustatzea eta indartzea. Guri, Udalari, dagokigu baliabideak eskaintzea, baina argi daukagu aurrera urratsak emateko, herritarren beharra dugula, eta hor, ardura partekatua da. Erabilerarena norbanakoen ardura eta hautua da, baina herriko eragileek bere eguneroko jardunean euskararen alde erakusten duten jarrerak, txanponaren alde batera edo bestera erortzea eragiten du». Omenaldia amaituta, 14:30ean, zikiro jate herri bazkaria izango da Askatasunaren plazan.

Arratsaldeko programazioa

Arratsaldean berriz, 16:15ean, Mikel Bermejok bakarrizketa egingo du Askatasunaren plazan. Ondoren, 17:00etan, toka txapelketa Okendon. Eta 17:00etatik 18:30era, buruhandi eta erraldoiak LOZETen eskutik, herrian barrena. 18:00etatik 21:00etara, talo postua barrikotearekin Okendon eta 19:30era, plaza dantza saioa Erketz EDT eta plaza dantza taldeko kideen eskutik. Poteo musikatua, Oaintxe in deu! txarangako kideekin, ez da faltako 19:30etik 21:00etara. Eta geroago, Kukai fantza taldearen 'Txalaparta' emanaldia, Manuel Lekuona kultur etxean. Aurtengo Euskal Jaien programazio behar den bezala amaitzeko, 21:0etatik 22:30era, Gozategi taldearen musika emanaldia ospatuko da Okendo plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad