Borrar

Lasarte

Heziketaz arituko dira bihar Borobilean elkarteko aurtengo lehen hitzorduan

El Diario Vasco

lasarte-oria.

Astelehena, 22 iraila 2025, 20:22

Comenta

Borobilean Elkarterako ere hirugarren ikasturtea hasi da. «Herritarrekin borobilak osatzea atsegin dugu, baita interesgarriak diren gaietan arituak eta adituak diren hizlariekin tertulia irekiak antolatzea ere. Denetariko arloak jorratu ditugu bi urteotan; komunikazioa eta bizikidetza, herri antolamendua, zaintza sistema, osasun mentala, kulturartekotasuna, euskararen egoera, gizontasunaren ereduak, etxebizitzaren arazoa... eta gainera osasun sistema publikoaren defentsan, pentsionisten aldarrikapenen alde, gazteen ekipamenduez eta doluaz zein heriotzaren pedagogiaz lanketa iraunkorragoa egingo duten herritarren aktibazioa eragin izanak bereziki pozten gaitu», adierazi dute elkartetik.

Ikasturte berri honetako lehen hitzordua, bihar izango da, irailak 24, Euskotren azpiko Oriarte BHIn arratsaldeko 19:00etan. Lehen hitzaldi-tertulian parte hartzeko asistentzia irekia izango da. Euskara izango da hizkuntza da eta gaztelerara itzulpen zerbitzua eskainiko da.

Gaia eskolan, familan, herrian... heziketaz denok dugun ardura izango da eta hizlariek Amaiur, Lizarra eta Lasarte Oria dute jatorria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Heziketaz arituko dira bihar Borobilean elkarteko aurtengo lehen hitzorduan