Borrar

Lasarte

Herriko mendizaleek VI. Mendi Festaz gozatuko dute gaur goizean

El Diario Vasco

LASARTE-ORIA.

Larunbata, 27 iraila 2025, 20:18

Comenta

Herriko inguru naturala ezagutzeko bi ibilbide egingo dituzte gaur goizean mendizaleek. Izan ere, Mendi Festaren seigarren edizioa antolatu du Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz.

Okendo plazatik irteten lehenak martxa luzeko kideak izango dira; goizeko 07:00etan. Bi ordu geroago, 09:00etan, martxa motzeko irteera emango da. Partaideak nahi duen erritmora egin ahalko du ibilbidea, baina kontrol puntuetatik igaro beharko da. Horretarako, kontrol-txartelak Okendo plazan jaso beharko dituzte, proba bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago. Hornidura puntuak ere izango dira bidean zehar eta helmugan guztiek indarberritzeko aukera izango dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko mendizaleek VI. Mendi Festaz gozatuko dute gaur goizean