Lasarte
GurasoLeku egitasmoan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30a arteHerriko haurrak ahalik eta euskal hiztun osatuenak izateko elkarlana martxan jarri da kurtso hasiera honetan
El Diario Vasco
lasarte-oria.
Astelehena, 15 iraila 2025, 20:13
Aurten ere, abian da GurasoLeku egitasmoa. Ttakun kultur elkarteak, Lasarte-Oriako Ualak eta herriko ikastetxeek aurrera eramaten duten ekimena da. Haurrak ahalik eta hiztun osatuenak izateko helburua du programa honek.
Hiru adar ditu GurasoLekuk: GurasoLagun, GurasoTegi eta GurasoLandia eta oso errotuta dago herrian, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak, eragile ezberdinekin batera, 2015-2016 ikasturtean abian jarri zuenetik. Hainbat eragilerekin elkarlanean abiatu zuen proiektua; gaur-gaurkoz, hauek osatzen dute lantaldea: Sasoeta-Zumaburu eskola, Landaberri ikastola, Andrejoakinaenea haurreskola, Burunzpe Guraso Elkartea, Landaberri Guraso Elkartea, Muntteri AEK euskaltegia, Ttakun Kultur Elkartea eta Euskara Zerbitzua.
0-5 urte bitarteko haurren gurasoek parte hartu dezakete; haurrak ahalik eta hiztun osatuenak izateko helburuarekin.
Irailaren 30a arte
Arduradunek azaldu duten bezala, izena ematea ezinbesteko baldintza da. Horretarako azken eguna irailaren 30a izango da eta herriko ikastetxeetan banatuko dituzte eskuorriak erabiliko dira horretarako. Ttakun Kultur Elkartean eta udaleko Euskara Zerbi-tzuan ere eskura daitezke eskuorriak.