Borrar

Lasarte

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada

El Diario Vasco

lasarte-oria.

Asteartea, 25 azaroa 2025, 20:51

Comenta

Duela egun batzuk, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada egin zen. Ehun emakume baino gehiago bildu ziren Gasteizen. Hiru gai eztabaidatu ziren hitzorduan: adineko emakumeenganako indarkeria matxista, Herri Ekimen Legegilea (HEL) eta zaintzen gaia. «Agerian geratu zen adineko emakumeenganako indarkeria matxista, besteak beste, emazte eta amaren rolak eragindako zailtasunekin lotuta dagoela, hala nola mendekotasun ekonomiko eta emozionalarekin. Bikote bizitzan askotan jasandako indarkeria, zahartzaroarekin kronifikatzen da», azaldu zuten. Gainera, EAJk eta PSEk Herri Ekimen Legegilearen tramitazioari emandako ezetzaren inguruan aritu ziren, EAEn 66.000 emakume pentsiodunek miseriazko pentsioekin jarraituko dutela salatuz. Azkenik. oso kezgarria den zaintzen gaiari heldu zitzaion, eta guztiontzako kalitatezko zaintza-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezko baterantz aurrera egiteko moduari buruz hitz egin zen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen V. Asanblada