Ederki aritu zen Ane Labaka Illunbeko final handian
T.V.
LASARTE-ORIA.
Jueves, 19 de diciembre 2019, 01:14
Joan den larunbatean jokatu zen Donostiako Illunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala. Lasarte-Oriako bertso-eskolan aritzen diren zazpi bertsolarik hartu dute parte txapelketa honetan. Ez da zenbaki makala. Beñat Iguaranek bigarren fasean zuzenan aritzeko aukera eskuratua zuen aurreko txapelketan. Beste guztiak udaberrian jokatu zen sailkapen fasean abiatu ziren. Horien artean Ane Labaka eta Asier Azpiroz zeuden. Asier ozta-ozta geratu zen finaletik kanpo, eta Ane da, berriz, finalera heldu diren zortzi bertsolarien artean, sailkapen fasetik abiatu zen bakarra.
Publicidad
Beraz, honaino heltzea sekulakoa zen berarentzat. Ondo baino hobeto merezitako saria, ikaragarrizko gaitasuna erakutsi baitu txapelketa osoan zehar. Ba,nonbait horrekin konforme ez, eta finalean argi eta garbi utzi zuen Illunben eta telebistaren bidez saioa jarraitu zuten milaka eta milaka entzuleen aurrean hezurretaraino sartua duela bertsolari sena. Hizkuntza erregistro benetan dotoreak plazaratu zituen, eta jardutearen poderioz moldeatu duen estilo propioarekin behin baino gehiagotan lortu zuen bertsozaleen bihotzetara heltzea. Herriko jarraitzaileak bereziki hunkitu gintuen azken agurrean, Asier Azpiroz lagunarekin gogoratu zenean. Seigarren lekuan sailkatu zen saioaren amaieran, Beñat Gaztelumendi añorgarrak txapela janztea lortu zuen oholtza berean.
Sekulako plaza da Illunbe, sekulako eskaparatea. Lehendik bagenekien lehen mailako bertsolariak genituela herrian, baina orain, gutaz gain, Euskal Herri osoa da horren jakitun. Urte batzuk pasatu dira herriko euskara teknikaria sortu behar zen bertso-eskolarako irakasle bila Goierri aldera joan, eta «Lasarten bertso eskola? Nola ba?» entzun zuenetik. Asko dira Ane Illunben kantuan entzutean barne zirrara moduko bat sentitu duten herritarrak. Patxi Etxeberriak ere ziur saioa jarraitu zuela. Bejondeizuela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión