Hernani
Sagarreta Natur taldeak biharko garbiketa lana antolatu du UrumeanJ. F. M.
hernani.
Jueves, 2 de octubre 2025, 20:15
Bihar, larunbaterako, Urumea ibaian garbiketa antolatu du Sagarreta Natur taldeak Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Garbiketa Hernanin egingo da, Karabel eta Zubiondo zubien artean. Hitzordua Karabelgo aparkalekuan goizeko 9:30ean.
Publicidad
Ikasturte berria hasteko auzolanean Urumeako erriberen garbiketa bat antolatuko da laugarren urtez jarraian. Udalak azpiegiturarekin lagunduko du eta biltzen den hondakinen kudeaketaz arduratuko da. Sagarreta Natur Taldeak auzolana antolatuko du.
«Auzolanerako gure bazterrak zaintzea eta balioan jartzea da Sagarreta taldearen zeregina. Edonorentzat auzolanean modu erosoan aritzeko gune bat aukeratu da garbiketarako, sarbide egokiekin».
Edonork parte har dezake. Izenematea eskertuko da info@ sagarreta.eus helbidera mezua bidalita. Norberak aldatzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri beharko ditu. Gainontzeko materiala, eskularruak, poltsak, erramintak... bertan izango da.
Taldeak Udalaren laguntza izango du azpiegitura eta materialari dagokionez: Edukiontziak jarriko dira eta hondakinen kudeak eta egokia egingo da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión