Omenaldi xume eta goxua bertsolariei
Gorazarrea ·
Gudarien plazan elkartu ziren Hernaniko Bertso Eskolaren bueltan aritzen direnei eskerrak ematekoMARÍA CORTÉS
Martes, 3 de enero 2023
Protagonismo berezia izan zuen Hernanik, beste behin, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Izan ere, txapela jantzi zuen Maialen Lujanbio hernaniarrak hirugarrenez, eta bertan aritu ziren baita ere Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi, Hernaniko Bertso Eskolako kideak; Nerea Ibarzabal, Hernanin bizi den markina-xemeindarra; Oier Iurramendi, txapelketako koordinatzailea.
Publicidad
Hori horrela, omenaldia egin zien Hernaniko Udalak lauei astelehenean. Ekitaldi irekia izan zen eta Gudarien plazan hernaniar mordoa elkartu zen. Han izan ziren udal ordezkari gisa Xabier Lertxundi, Koro Etxeberria eta Oier Agirresarobe. «Zorionak Maialen txapela herrira ekartzeagatik eta zorionak ere hernaniar diren edo herriko Bertso Eskolan beraien urratsak eman dituzten Aitor, Nerea eta Beñati. Gainera, finalaz haratago, izan ditugu beste hainbat hernaniar txapelketa guztian parte hartu dutenak», hasi zuen aurkezpena Xabier Lertxundi alkateak.
«Ezin degu ahaztu txapelketaren atzetik lan handia dagoela eta egin duzuena ikaragarria dela. Euskaldunoi eskaintzen diguzuena eskertzekoa da. Emozio eguna izan zen txapelketako finala, bertsoaz disfrutatzeko egun paregabea. Baina ausnartzeko aukera ere izan genuen. Gizartean eta egunerokotasunean pil-pilean dauden gaien inguruan pentsatzeko aukera eman zeniguten. Baina batez ere, euskara izan zen protagonista. Askotan eskola eremura mugatzen den zerbait dela ematen du, baina euskara zerbait malgua da, berarekin jolastu eta ondo pasatzeko aukera ematen duena. Zuek bezalako erreferenteak behar ditugu horretarako», azaldu zuen alkarteak.
Plazan elkartutako lagun, senide eta bizilagunek txaloekin babestu zuten omenaldia eta Judith Montero eta Roberto Pachechok jarri zuten finalean entzun ziren hainbat bertsoei musika zuzenean. Udalak hainbat opari banatu zizkien bertsolariei, horien artean, Maialeni eskaini zioten finalean egindako irudi baten txokolatezko erreplika.
Berak hartu zuen ondoren hitza eta kide guztien izenean, «eskerrak eman nahi dizkiogu Udalari ekitaldi hau antolatzeagatik eta gu plazan jartzeagatik, horrela aukera izan dugulako guk zuei, herritarrei, eskerrak emateko. Txapelketak oihartzun handia dauka eta ederra izan da herrian sortzen duen eragina ikustea. Polita da bertsolaritzaren zabalkunde hori nola gertatzen den bizitzea. Horregatik, Hernaniko herriari gure eskerrik beroenak eta, nola ez, bertso eskolen inguruan aritzen diren guztiei ere. Txapelketa Nagusia bertsolaritzaren gailurra da, baina bertso eskolak dira oinarria eta oinarririk gabe ez dago gailurrik».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión