Hernanikomik-en aurkezpena liburutegian egin dute.
Hernani

Hernanikomik, euskarazko komikigintzaren erakusleiho aparta

Azaroaren 15 eta 16an komiki postuak eta aurkezpenak izango dira Atsegindegin

Miércoles, 6 de noviembre 2024, 12:35

Azaroaren 15ean eta 16an euskarazko komikigintzaren erdigune bihurtuko da Hernani. Atsegindegin kokatuko da komiki azoka. Hirugarren edizio honetan inoiz baino komiki aurkezpen gehiago izango dira, baita bestelako ekintzak ere.

Publicidad

«Hernani euskarazko komikigintzaren erreferente bihurtzea nahi dugu», adierazi du Aitor Huizi Kultura zinegotziak. Euskal Herrian euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra da Hernanikomik. Horregatik, «Euskal Herriko komikizale guztiak gonbidatu» ditu Huizik Hernanira hurbildu eta Hernanikomik azoka bisitatzera hurrengo asteburuan.

Hernaniko Udala, Hernaniko udal liburutegia eta komikigile sare bat aritu dira: Mikel Begoña, Dani Fano, Aritz Ibarra, Koro Muro, Ainara Azpiazu Axpi, Alai Zumendi, Gregorio Muro... «Horiei guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu, Hernanikomik aurrera ateratzeko egiten duten lanarengatik», adierazi du Ainara Aiestaran Hernaniko liburuzainak.

Ainara Azpiazu Axpi komikigile hernaniarrak «komikiak ere literatura» direla aldarrikatu du ozen, eta «Hernanikomik euskarazko komikigintzak behar duen prestigioa eta komikigileon ikusgarritasuna bermatzeko plaza interesgarria» dela azpimarratu du.

Udazkena, euskarazko komikigintzan argitalpenetarako garai oparoa izaten da. Honela, izango diren hamar aurkezpeneratik sei labetik atera berri-berriak izango dira.

Argitaletxe eta denda hauen postuak egongo dira azokan: Denonartean; Elkar; Gaueko komiki denda; Harriet; Herrima; Ikastolen Elkartea-Xabiroi eta Nabarralde. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da bi egunetan.

Publicidad

Honez gain, azoka eremuan Space Opera euskal komikietan erakusketa ikusteko aukera izango da.

Hernanikomiken biatan, euskarazko komikigintzaren alde egindako lana saritzeko Joseph Camino saria ere banatzen da. Aurten, Asisko Urmeneta komikigile nafarrak jasoko du, hilaren 16an (12:00).

Sari honekin lotuta, azaroaren 15etik 29ra, Biteri Kultur Etxean Asiskoren ibilbide profesionala erakusten duen lanen erakusketa ikusteko aukera izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad