Hernani

'Emakume palestinarrak: Bizitzaren aldeko ahotsak' hitzaldia astearte honetan KPF-an

El Diario Vasco

Hernani.

Lunes, 6 de octubre 2025, 20:12

Kulturarteko Plaza Feministan gai asko eta aski interesgarrien inguruan aritzeko aukera izango dute herritarrek hilabete honetan. Lehenengo ekintzak gaur bertan izango dira. Abeer M. Al Butmeh Ingurugiro ingeniaria eta Pengon-Foe Palestine ingurugiroaren defentsarako sareko koordinatzailearen hitzaldia izango da. 'Emakume palestinarrak: Bizitzaren aldeko ahotsak' izenburuarekin, emakume palestinarren lana eta erresilientzia estrategiak ikusaraziko ditu. Hizlaria bertan izango da, baldin eta Zisjordaniatik ateratzeko baimena ematen badio Israelek. Bestela, online izango da hitzaldia (ingelesez, espainierara itzulpenarekin). Hitzaldia UNRWA Euskadik antolatu du.

Publicidad

Bigarren ekintza ere hitzaldi bat izango da, AEK-ko Zilegi Eskolak antolatuta (urriak 10, ostirala, 18:30). Marta Luxanek gidatuta, Maider Galardi eta Olatz Dañobeitiak euskal gatazka ikuspegi feministatik aletuko dute.

Hurrengo saioak aurrerago izango dira. Hilaren 21ean (asteartea, 18:00) Atzerritartasun Legeari buruz ariko da Elena Stati, SOS Arrazakeria Gipuzkoako abokatua. Zehazki, egoerak erregularizatzeari buruz (espainieraz). Urriaren 22rako, Hernaniko Udalak 'Zergatik behar ditugu pedagogia feministak?' saio irekia antolatu du (17:30). Iaz, pedagogia feministen inguruko diagnosia egin zen eta orain diagnosi hori osatu nahi da herritarren eta eragileen parte-hartzearekin.

Urriko hurrengo hitzaldia Emakumeen Jabetze Eskolaren baitakoa izango da. Isabel Mellen historialari arabarrak 'Sexua garai Erromanikoan' izango du hizpide hilaren 23an (osteguna, 17:00-19:30, espainieraz).

Era berean, urrian Gogoeta eta Eztabaida Feministen edizio berria hasiko da. Oraingoan, Zahartzeko manerak euskal literaturan izango da saioetan landuko den gaia, Iratxe Retolazak gidatuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad