Astigarraga
Udal tasetan hobariak eskatzeko epea zabaldu du Astigarragako UdalakJ. F. M.
ASTIGARRAGA.
Miércoles, 8 de octubre 2025, 20:26
Baliabide ekonomiko urriak dituzten herritarrek 2026ko udal tasetan (ura, zaborra, kultur jarduerak, ikastaroak, Gaztelekua) hobariak eska ditzakete urriaren 1etik abenduaren 31ra. Hobari honen helburua da baliabide ekonomiko urriak dituzten eta oinarrizko udal-zerbitzuak ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzea. Hobaria % 25, % 50, % 75 edo % 90ekoa izango da bizikidetza unitatearen diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera.
Publicidad
Baldintzak
Hobaria eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira: Astigarragan erroldatuta egotea, Udalarekiko ordainketak egunean izatea eta hobari-taularen arabera diru-sarrerak izatea. Informazioa nahi izanez gero diruzaina@astigarraga.eus edo 943 335 235 telefono-zenbakira deitu behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión