Euskaltegiko kanpainaren aurkezpena.

Astigarraga

Nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete herriko euskaltegian

El Diario Vasco

Astigarraga

Sábado, 20 de septiembre 2025, 21:30

Euskara ikasi, hobetu edo bikaindu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete herriko euskaltegian. Kanpaina irekita dago.

Publicidad

Ikasturte berrirako eskaintza zabala izango du Astigarragako AEK euskaltegiak, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. 'Euskara eroso bizitzeko' da kanpainarako hautatu duten leloa, eta herritar guztiei egin diete apuntatzeko gonbidapena.

Behar guztietara egokitzen diren ikastaroak eskaintzen ditu AEKk: «Askok euskara maila bat eskuratzea izan ohi dute helburu, beste batzuek ezagutzan eta erabileran aurreratu nahi izaten dute».

Euskaltegian izena emateko hiru modu ahalbidetu dituzte: Astigarragako AEK euskaltegian presentzialki (Kultur Etxe Zaharra), 607 610687 telefono zenbakira deituta edo astigarraga@aek.eus helbide elektronikora idatzita.

Astigarragako Udalak dirulaguntza eskaintzen die euskaltegian izena ematen duten herritarrei. Matrikularen %75 eta %100 arteko laguntzak emango dizkie astigartarrei. Laguntzei buruzko informazio guztia astigarraga.eus webguneko egoitza elektronikoan eskuratu daiteke.

Praktikan jartzeko

Klasean ikasitakoa praktikan jartzeko bi programa daude martxan Astigarragan. Lehenengoa Mintzalagun programa da eta bertan astean behin talde txikitan elkartzeko aukera izango dute izena ematen dutenek. Bigarrena, aldiz, Gurasolagun egitasmoa da. Kasu honetan, familien arteko giroa euskalduntzea da xedea.

Publicidad

Egitasmoei buruzko informazioa nahi dutenek 665 677821 telefono zenbakira deitu dezakete.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad