Astigarraga
Astigarren 50. urteurrenaren Kultur AsteaJardunaldi ezberdinak antolatu dituzte hilaren 13tik 18ra bitartean, Erribera Kulturgunean bihar irekiko den erakusketatik hasita
Astigar elkartea sortu zenetik 50. urteurrena ospatzen hamaika jarduera eta ekintza egin badituzte ere, oraindik badute zer egiterik, alegia, Kultur Astea. Horretarako, jardunaldi ezberdinak antolatu dituzte, hilaren 13tik 18ra bitartean.
Publicidad
Lehen ekintza esanguratsua 'Astigarraga horixe bakarra' izeneko erakusketa izango da. Bihar, urriaren 13an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan zabalduko da Erribera kulturguneko erakusketa gelan, eta astean zehar irekia egongo da goizean eta arratsaldean. «Bertan, gure elkartearen mende erdi horretan egin ditugun ekintzen berri ematen dugu eta euskarri ezberdinen bitartez: argazki, agiri, bideo, oroigarri eta abar luzea» diote Astigar elkartetik.
Erakusketan bisita gidatuak eskainiko dira astelehen eta asteazkenean 18:00etan. Bideo emanaldiak ere izango dira asteartean, 18:00etan: Astigarren 50. urteurrenaz, aurtengo jaien atarikoaz eta argazki zaharren bildumaz.
Bestalde, herrian betidanik herri mugimenduak egin dituen ekarpenak kontutan hartuta, 21 elkarte deituak izan dira herri mugimenduari buruzko hausnarketa partekatua burutzeko. Jarduera hau, 17an, ostiralean, 19:00etan izango da erakusketa aretoan.
Kantu jira girotua
Aspaldiko ohitura honi helduta, hilaren 16an, ostegunean, 19:00etatik aurrera Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, herriko kaleetan zehar kantu jira emanaldia izango da Kantu taldea bere musikariekin lagunduta eta nahi duten herritarrekin.
Publicidad
Larunbatean, hilaren 18an, Kultur Astea borobiltzeko jarduerak gauzatuko dituzte. Izan ere, eguerdiko 12:00etan Foru plazan Astigar Dantza taldean ibilitako eta gaurko dantzarien emanaldi berezia izango da. Ondoren, elkarteko kideen eta lagunen topaketaren ekitaldia izango da plazan bertan.
Arratsaldeko 14:30ean Astarbe sagardotegian bazkaria izango dute. Horretarako txartelak zabaldu dira kide eta lagunen artean. Egun handi hau bukatzeko, Erribera kulturgunearen atarian Süneren emanaldia izango da, arratsaldeko 20:00etan.
Publicidad
«Astigar elkartea izan dena dudarik gabe herritarrei esker izan da. Esaterako, urteetan zehar gurekin bat egin baitute ekintzetan, jardueretan eta laguntzetan. Horregatik guztiagatik, gure esker ona eman nahi diegu herritarrei, elkarteei, taldeei, laguntzaileei eta baita ere Astigarragako Udalari Kultur Aste hau antolatzeko emandako dirulaguntzagatik eta jarritako bitartekoengatik».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión