Andoain
Zinema-emankizuna ostegunean, Alzheimerraz kontzientzia hartzekoEl Diario Vasco
Andoain
Larunbata, 20 iraila 2025, 21:31
Alzheimeraren Nazioarteko Egunaren arira, Udalak zinema emanaldia antolatu du datorren ostegunerako. Irailaren 25ean, 'Siempre Alice' ikusteko aukera izango da Bastero kulturgunean, 18:00etan hasita.
«Nazioarteko egunak garrantzi berezia du, gaixotasun neurodegeneratibo horren kontzientziazioa eta informazioa zabaltzeko, baita pazienteek eta haien senideek jasaten dituzten erronkei ikusgarritasuna emateko ere. Alzheimerra dementziaren kausa nagusia da eta, mundu mailan, milioika pertsonari eragiten dio. Andoaingo Udalak konpromisoa hartzen du ikerketa bultzatzearekin, arreta hobetzearekin eta gaixoek zein zaintzaileek behar duten laguntza soziala indartzearekin», adierazi dute Udaletik.