Andoain
Udalak 130.000 euroko balioa duten 2.600 bonu jarriko ditu salgai udazkeneanM. C.
andoain.
Jueves, 9 de octubre 2025, 20:25
Andoaingo Udalak, Salkin merkatari eta ostalarien elkartearekin elkarlanean, 2.600 bonu jarriko ditu andoaindarren eskura udazken kanpainan, tokiko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean kontsumo kontzientea sustatzeko.
Publicidad
Andoni Alvarez alkateak adierazi duenez, «saltoki txikiek dituzten zailtasunen aurrean, Andoaingo Udalak horrelako egitasmoak aldeko apustua egiten jarraitzen du, tokiko ekonomiari laguntzeko; izan ere, saltoki txikiak funtsezkoak dira gure udalerriaren bizitzarako eta nortasunerako».
Kanpaina honetan, berriz ere, parte hartzen duten establezimendu guztien artean ahalik eta banaketa bidezkoena lortzeko, bonuak koloretakoak izango dira. Bonu bakoitzak 10 euroko 5 txartel izango ditu, eta txartel bakoitza 5 euroko bi zatitan banatuko da. Lau kolore egongo dira: berdea, janari-dendetarako eta ostalaritzarako (okindegiak, harategiak, arrandegiak, fruta-dendak, edari-dendak, gozotegiak, edari-dendak, tabernak, jatetxeak, kafetegiak); laranja, modako saltokietarako (oinetakoak, osagarriak, kirol- dendak, mertzeriak eta bitxi-dendak); urdina, zerbitzuetarako (ile-apaindegiak, farmaziak, optikak, liburu-dendak, etxetresna elektrikoen dendak...); eta horia, bi txartel, komodin gisa, edozein establezimendutan erabiltzeko.
Andoaindarrek formatuaren eta daten berri izan dezaten, Andoaingo etxe guztietako postontzietan triptiko bat banatuko dute egunotan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión